Fim do mundo

35 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.


12 Guero beha neçan irequi vkan çuenean seigarren cigulua, eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin, eta iguzquia beltz cedin bilozco çacubat beçala, eta ilhargui gucia odola beçalaca cedin.

13 Eta içarrac cerutic eror citecen lurrera, ficotzeac bere fico chimalac iraizten dituen beçala haice handiz erabilten denean.


1 Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan.

2 Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala.

3 Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren.

4 Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten.

5 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour.


7 Baina orain diraden ceruäc eta lurra hitz beraz reseruaturic suco beguiratzen dirade iudicioaren eta guiçon gaichtoén destructionearen eguneco.


36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.


4 Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten.

5 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour.

6 Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre.

7 Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi.

8 Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz.

9 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz,


10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.


9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.


29 Eta bertan egun hetaco tribulationearen ondoan, iguzquia ilhunduren da, eta eztu emanen ilharguiac bere erguia, eta içarrac eroriren dirade cerutic, eta ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.


25 Orduan içanen dirade signoac iguzquian eta ilharguian eta içarretan: eta lurrean afflictione nationetan ez iaquinez cer eguin, orroaz daudela itsassoa eta bagác:

26 Hala non guiçonac hilac beçalacaturen baitirade iciduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitzén beguira egoitez: ecen ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.


36 Baina egun harçaz eta orenaz den becembatean, nehorc eztaqui, ez ceruètaco Aingueruèc-ere, ene Aitac berac baicen.


1 Guero ikus neçan ceru berribat eta lur berribat: ecen lehen ceruä eta lehen lurra ioan içan cen: eta itsassoa etzen guehiagoric.

2 Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala.

3 Eta ençun neçan voz handibat cerutic, cioela, Huná, Iaincoaren tabernaclea guiçonequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu içanen dirade, eta Iaincoa bera hequin içanen da hayén Iainco.

4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade.

5 Eta erran ceçan throno gainean iarria cenac, Huná, gauça guciac berri eguiten ditut. Eta erran cieçadan, Scriba eçac: ecen hitz haue fidelac dituc eta eguiazcoac.


32 Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.


11 Beraz gauça hauc guciac deseguin behar diradenaren gainean, nolaco behar duçue içan conuersatione saindutan eta pietatezco obratan?

12 Beguira çaudetela, eta lehiatzen çaretela Iaincoaren egunaren aduenimendura, ceinetan ceruäc irachequiric deseguinen baitirade, eta elementac beroz vrthuren?