Força

Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean:

Efésios 3:16

Çatozte enegana fatigatuac eta cargatuac çareten guciác, eta nic paussu emanen drauçuet çuey.

Mateus 11:28

Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:

Filipenses 4:13

Huneçaz seguratzen naicela, ecen obra ona çuetan hassi vkan duenac acabaturen duela Iesus Christen egunerano:

Filipenses 1:6

Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic.

2 Tessalonicenses 3:3

Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.

2 Coríntios 12:10

Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua.

Marcos 12:30

(Ecen gure guerlaco harmadurác eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalecén deseguiteco.)

2 Coríntios 10:4

Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.

2 Timóteo 1:7

Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano

Atos 1:8

Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.

1 João 4:4

Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát.

Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.

2 Coríntios 12:9,10

Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte.

1 Coríntios 16:13

Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.

Efésios 6:10

Eta Iesusec hetarat behaturic, erran ciecén, Guiçonac baithan hori impossible da: baina Iaincoa baithan gauça guciac possible dirade.

Mateus 19:26

Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela.

Atos 4:13

Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:

2 Timóteo 2:12

Eta ene minçatzea eta ene predicationea ezta içan sapientia humanoren hitz gogagarritan: baina spirituren eta verthuteren eracustetan.

Çuen fedea eztençát guiçonén sapientiatan, baina Iaincoaren potentiatan.

1 Coríntios 2:4,5

Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra?

Romanos 8:31

Ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina çuen Aitaren Spiritu çuetan minço dena.

Mateus 10:20

Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari,

Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen.

Efésios 3:20,21

Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge

Hebreus 4:12

Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gauça guciac elkarrequin aiutatzen çaiztela onetara, iaquiteco da, haren ordenançaren araura deithu diradeney.

Romanos 8:28

Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da.

1 Coríntios 1:18

Ecen haren gauça inuisibleac (hala nola haren bothere eternala eta diuinitatea) munduaren creationetic ikusten dirade, gauça creatu hautaric consideratzen diradenean: excusa gabe diradençát.

Romanos 1:20

Ez sufficient garelacotz gure buruz cerbaiten pensatzeco, gueurorganic beçala: baina gure sufficientiá Iaincoaganic da.

2 Coríntios 3:5