Gentileza

Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da.

Filipenses 4:5

Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.

Hunelacoén contra legueric ezta.

Gálatas 5:22,23

Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:

Colossenses 3:12

Charitate fraternala egon bedi.

Hospitalitatea eztaquiçuela ahanz: ecen harçaz batzuc etzaquitelaric ostatuz recebitu vkan dituzte Aingueruäc.

Hebreus 13:1,2

Ezteçagula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat eçaçue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric çuen anayeri eçar ezteçoçuen.

Romanos 14:13

Çuhurqui ebil çaitezte campocoetara, demborá recrubatzen duçuelaric.

Çuen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar draucaçuen daquiçuençát.

Colossenses 4:5,6

Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.

Gálatas 6:10

Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.

João 13:20