Gratidão

Erro eguinac eta edificatuac çaretelaric hartan, eta fedean confirmatuac, iracatsi içan çareten beçala, abundos çaretelaric hartan remerciamendurequin

Colossenses 2:7

Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz.

Colossenses 3:17

Bethiere çareten aleguera.

Paussu gabe othoitz eguiçue.

Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez.

1 Tessalonicenses 5:16-18

Eznaiz guelditzen çuengatic gratién rendatzetic, mentione çueçaz eguiten dudala neure othoitzetan.

Efésios 1:16

Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea:

2 Tessalonicenses 1:3

Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.

Colossenses 3:15

Baina esquer Iaincoari, ceinec victoria eman baitraucu Iesus Christ gure Iaunaz.

1 Coríntios 15:57

Harçaz bada offrenda dieçogun ardura Iaincoari, laudoriozco sacrificio, erran nahi baita, haren icena confessatzen duten ezpainén fructua.

Hebreus 13:15

Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez.

1 Tessalonicenses 5:18

Ecen harenganic, eta harçaz, eta harengatic dirade gauça guciac: hari gloria seculacotz. Amen.

Romanos 11:36

Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari:

Efésios 5:20

Gauça gucietan abrasturic abundos çaretençát simplicitate orotara, ceinec eguiten baitu guçaz esquerrac eman daquizquión Iaincoari.

2 Coríntios 9:11

Felix gucizco excellenteá eçagutzen diagu esquer gucirequin gauça gucietan eta leku gucietan, ecen guc ardietsi dugula baque handia hiçaz, eta eure prouidentiaz populu hunetan eguin dituan ordenança onéz.

Atos 24:3

Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.

Filipenses 4:11

Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

Filipenses 4:6

Ceren Iaincoa eçagutu vkan dutenaren gainean, ezpaitute Iainco beçala glorificatu, ez regratiatu: baina vano eguin içan dirade bere discursuetan, eta hayén bihotz adimendu gabea ilhumbez bethe içan da.

Romanos 1:21

Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.

2 Coríntios 6:10

Orationetan perseuera eçaçue, hartan veillatzen duçuelaric remerciamendurequin.

Colossenses 4:2

Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.

Filipenses 4:6,7

Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric.

Efésios 5:4

Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic:

1 Coríntios 1:4

Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz.

Apocalipse 5:13

Ecen hauc gucioc çuengatic dirade, gratia gucizco handi haur, anhitzen remerciamenduz redunda dadinçát Iaincoaren gloriatan.

2 Coríntios 4:15

Cioitela, Esquerrac drauzquiagu hiri Iainco Iaun bothere-gucitacoá, Cein baitaiz, eta Baihincén, eta Ethorteco baitaiz, ceren hartu duán eure puissançá handia, eta ceren hassi duán eure resumá:

Apocalipse 11:17

Hunegatic higui ecin daitequeen resumá hartzen dugularic, daducagun gratiá, ceinez hala cerbitza baiteçaquegu Iaincoa non haren gogaraco baiquirate, reuerentiarequin eta beldurrequin.

Hebreus 12:28

Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean.

Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari:

Efésios 5:19,20

Ecen Iaincoaren creatura gucia duc on, eta deus ez iraizteco, baldin remerciamendurequin recebitzen bada.

1 Timóteo 4:4

Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari.

Colossenses 3:16

Cioitela, Amen: laudorio, eta gloria, eta sapientia, eta esquer, eta ohore, eta puissança, eta indar gure Iaincoari secula seculacotz. Amen.

Apocalipse 7:12