Guardar o Coração

Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria.

Colossenses 3:1

Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.

Tiago 4:8

Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.

Filipenses 4:6,7

Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.

Romanos 12:2

ohatsu dirade bihotzez chahu diradenac: ceren hec Iaincoa ikussiren baituté.

Mateus 5:8

Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da.

Tiago 5:8

Guiçon onac bere bihotzeco thesaur onetic idoquiten du gauça ona: eta guiçon gaichtoac bere bihotzeco thesaur gaichtotic idoquiten du gauça gaichtoa: ecen bihotzeco abundantiatic haren ahoa minço da.

Lucas 6:45