Humildade

Eta finalqui guciac çareten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle çaretelaric misericordioso, gratioso:

1 Pedro 3:8

Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.

Filipenses 2:3

Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.

Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.

Colossenses 3:18,19

Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:

Colossenses 3:12

Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciecén, Baldin nehor lehen içan nahi bada, gucietaco azquenén içanen da, eta gucien cerbitzari.

Marcos 9:35

Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue.

Gálatas 5:13

Eta erran ciecén, Norc-ere recebituren baitu haourtcho haur ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebituren bainau, ni igorri nauena recebitzen du: ecen nor baita chipiena çuen gucion artean, hura içanen da handi.

Lucas 9:48

Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen.

Filipenses 4:20

Bada elemosyna eguiten duanean, ezteçála trompettá io eraci eure aitzinean, hypocritéc eguiten duten beçala synagoguetan eta carriquetan, guiçonéz estima ditecençát: eguiaz diotsuet recebitzen dutela bere saria.

Mateus 6:2

Humilia çaitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti çaitzatençat:

1 Pedro 5:6

Ceinén ornamendua eztén lekoreco bilo içurduratan, edo vrrhezco paramendutan, edo abillamenduetaco habitutan:

Baina bihotzeco guiçon gordea, spiritu eme eta sossegu batetaco incorruptionean consistitzen dena, cein baita Iaincoaren aitzinean precioso.

1 Pedro 3:3,4

Humilia çaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen çaituzté.

Tiago 4:10

Nor da çuhur eta iaquinsu çuen artean? eracuts bitza conuersatione onez bere obrác, çuhurtziazco emetassunequin.

Tiago 3:13

Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez:

Efésios 4:2

Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát

Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean.

1 Coríntios 1:28,29

Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue.

Ecen ene vztarria aisit da, eta ene cargá arin.

Mateus 11:29,30

Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.

Romanos 12:16