Juízo

Ihardets ceçan Iesusec eta erran, Ezta enegatic voz haur eguin içan, baina çuengatic.

Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora.

Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana.

João 12:30-32

Halacotz, ezteçaçuela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gauça estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic.

1 Coríntios 4:5

21 Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen, halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu.

22 Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari:

23 Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura.

24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera.

25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.

26 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea.

27 Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren Seme den becembatean.

28 Ezteçaçuela mirets haur: ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.

29 Eta ilkiren dirade vngui eguin duqueitenac, vicitzeco resurrectionera: baina gaizqui eguin duqueitenac, condemnationeco resurrectionera.

30 Ecin daidit nic neure buruz deus: dançudan beçala iugeatzen dut: eta ene iugemendua iusto da: ecen eznabila neure vorondatearen ondoan: baina ni igorri nauen, Aitaren vorondatearen ondoan.

31 Baldin nic testificatzen badut neure buruäz, ene testimoniagea ezta sinhesteco.

João 5:21-31

1 Eta fedez infirmo dena recebi eçaçue, baina ez disputationez iharduquitera.

2 Batac sinhesten du gauça gucietaric ian ahal deçaquela: eta berce infirmo denac belhar iaten du.

3 Iaten duenac, iaten eztuena ezteçan menosprecia: eta iaten eztuenac, iaten duena ezteçan iudica. Ecen Iaincoac hura bere recebitu vkan du.

4 Hi nor aiz berceren cerbitzaria iudicatzen duana? bere Iaunari fermu egoiten edo erorten ciayóc: baina fermaturen dic: ecen botheretsu duc Iaincoa haren fermatzeco.

Romanos 14:1-4

Gauça hauen ondoan ençun neçan tropel anhitzen voz handibat ceruän, cioela, Halleluia: saluatione, eta gloria, eta ohore, eta puissança gure Iainco Iaunari dagoca.

Ecen eguiazco dirade eta iusto haren iugemenduac: ceren bere paillardiçáz lurra corrumpitu vkan duen paillarda handiaz iustitia eguin vkan baitu, eta bere cerbitzarién odola haren escuetan mendecatu vkan baitu.

Eta berriz erran ceçaten Halleluia: eta haren kea igan cedin secula seculacotz.

Apocalipse 19:1-3

Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.

Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz.

Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten.

João 16:7-9

Eta harc dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora ceçan hura.

Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát: eta ikusten dutenac itsu ditecençat.

João 9:38,39

Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari.

Ezteçagula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat eçaçue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric çuen anayeri eçar ezteçoçuen.

Badaquit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsuric bere berez: salbu, cerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura harendaco satsu baita.

Romanos 14:12-14

Ecen ordu da has dadin iugemendua Iaincoaren etchetic: eta baldin lehenic gureganic hatsen bada, ceric içanen da Iaincoaren Euangelioa obeditzen eztutenén fina?

1 Pedro 4:17

Ecen cer iugemenduz iudicaturen baituçue, iudicaturen çarete: eta cer neurriz neurthuren baituçue, aldiz neurthuren çaiçue.

Eta cergatic behatzen duc eure anayeren beguico fitsera, eta eure beguico gapirioari ezatzayo ohartzen?

Edo, nola diotsóc eure anayeri, Vztac idoqui deçadan fitsa hire beguitic, eta horrá, gapirioa hire beguian?

Mateus 7:2-4