Legalidades

1 Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenança-bat Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro.

2 (Lehen descriptione haur eguin cedin Cyrenius Syriaco gobernadore cenean)

3 Eta ioaiten ciraden guciac scributan iartera, batbedera cein bere hirirát.

4 Igan cedin bada Ioseph-ere Galileatic, Nazaretheco hiritic, Iudeara, Dauid-en ciuitate Bethlehem deitzen denera (ceren baitzén Dauid-en etchetic eta arraçatic)

5 Scributan iar ledinçát Maria emaztetan eman içan çayonarequin, cein baitzén içorra.

Lucas 2:1-5

Diotsa bada Pilatec, Niri ezatzait minço? Eztaquic ecen bothere dudala hire crucificatzeco, eta bothere dudala hire largatzeco?

Ihardets ceçan Iesusec, Ezuque bothereric batre ene contra, baldin eman ezpalitzaic gainetic: halacotz, ni hiri liuratu narauanac, bekatu handiagoa dic.

João 19:10,11

Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz.

1 Coríntios 16:9

Aicén adisquide eure partida contrastarequin fitetz, harequin bidean aiceno, ezemón eure partida contrastac iugeari, eta iugeac ezemón sargeantari, eta presoinean eçar ezadin.

Eguiaz erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic, renda diroano azquen pelata.

Mateus 5:25,26

12 Çuen conuersationea duçuelaric honest Gentillén artean çueçaz gaizquiguilez beçala minço diraden gaucetan, ikussi dituqueizten obra onetaric glorifica deçatençát Iaincoa visitationeco egunean.

13 Çareten bada suiet gobernamendu humano guciaren Iaunagatic: edo regueren, superioraren beçala:

14 Edo gobernadorén, harçaz igorri içan diradenén beçala, gaizquiguilén mendequiotan eta vnguiguilén laudoriotan.

1 Pedro 2:12-14

Eta gobernadoretara eta reguetara eramanen çarete ene causaz, hec eta Gentiléc testimoniage haur dutençat.

Baina liura çaiteztenean, eztuçuela artharic nola edo cer minçaturen çareten: ecen ordu hartan berean emanen çaiçue cer minça çaitezqueten.

Mateus 10:18,19

1 Persona gucia potestate goragoén suiet biz, ecen ezta potestateric Iaincoaganic baicen: eta diraden potestateac, Iaincoaz ordenatuac dirade.

2 Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenançari resistitzen drauca: eta resistitzen dutenéc, bere buruén gainera damnatione erekarriren duté.

3 Ecen magistratuac eztirade icigarri, obra onacgatic, baina gaichtoagatic. Bada nahi duc potestatearen beldur ez içan? eguic vngui, eta recebituren duc laudorio harenganic.

4 Ecen Iaincoaren cerbitzari duc hire onetacotz: baina gaizquiric badaguic, aicén beldur: ecen eztic causa gabe ezpatá ekarten: ecen Iaincoaren cerbitzari duc, mendecari hiratan, gaizqui eguiten duenaren gainean.

5 Harren behar da içan suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere.

6 Ecen halacotz tributac-ere pagatzen dituçue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela.

7 Renda ieceçue bada guciey çor draueçuena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.

Romanos 13:1-7

Etzaretela nehorengana deusez çordun: elkarri on daritzoçuen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du.

Romanos 13:8

17 Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez?

18 Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac?

19 Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat.

20 Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua?

21 Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.

Mateus 22:17-21

24 Eta ethorri içan ciradenean Capernaumera, ethor citecen Pierrisgana didrachmác recebitzen cituztenac, eta erran cieçoten, Çuen magistruac didrachmác eztitu pagatzen?

25 Dio, Bay. Eta etchean sarthu içan cenean, aitzin cequión IESVS, cioela, Simon, cer irudi çaic? Lurreco reguéc norenganic hartzen dituzté tributac eta taillac? beré haourretaric, ala bercetacoetaric?

26 Diotsa Pierrisec, Bercetacoetaric. Diotsa Iesusec, Beraz libre dituc haourrac.

27 Baina scandaliza eztitzagunçát, itsassora ioanic, egotzac amuä: eta lehen iganen den arraina har eçac, eta haren ahoa irequiric eridenen baituc staterabat: harturic hura eman iecéc enegatic eta hiregatic.

Mateus 17:24-27