Ler a Bíblia

Eta hauc ciraden Thessalonicaco noblenetaric, ceinéc hitza recebi baitzeçaten alegrança gucirequin, egun oroz Scripturác bilhatzen cituztela, eya gauça hauc hala liradenez.

Atos 17:11

Ethor nadin artean, aquió iracurtzeari, exhortatzeari, doctrinari.

1 Timóteo 4:13

Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac ençuten, eta hartan scribatuac diraden gauçác beguiratzen dituztenac: ecen demborá sarri da.

Apocalipse 1:3

Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac.

João 5:39

Scriptura gucia duc diuinoqui inspiratua, eta probetchable doctrinatzeco, redarguitzeco, corregitzeco eta instruitzeco iustitiatan:

Compli dadinçát Iaincoaren guiçona, obra on orotara complituqui instruituric.

2 Timóteo 3:16,17

Ecen aitzinetic scribatu diraden gauça guciac, gure doctrinatan scribatu içan dirade, Scripturetaco patientiaz eta consolationez sperança dugunçát.

Romanos 15:4

Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác, ezeta Iaincoaren verthutea?

Marcos 12:24