Mal

Baldin confessa baditzagu gure bekatuac, fidel da eta iusto, guri gure bekatuén barkatzeco, eta iniquitate orotaric gure purgatzeco.

1 João 1:9

Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen.

Mateus 6:13

20 Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da, guiçona satsutzen duena.

21 Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác,

22 Ohoinqueriác, auaritiác, gaichtaqueriác, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotassuna:

23 Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade, eta satsutzen dute guiçona.

Marcos 7:20-23

Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara.

1 Tessalonicenses 5:15

Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.

Efésios 6:12

Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.

2 Timóteo 4:18

Eztiat othoitz eguiten ken ditzán hec mundutic, baina beguira ditzán gaichtotic.

João 17:15

Halacotz, iraitziric cithalqueria gucia eta malitiazco superfluitatea, emetassunequin recebi eçaçue, çuetan landatu hitza, ceinec salua ahal baititzaque çuen arimác.

Tiago 1:21

Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.

João 1:5

Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.

Romanos 12:21

Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate:

Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte.

1 Tessalonicenses 5:21,22

Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:

Eta lekuric eztemoçuela deabruari.

Efésios 4:26,27

Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric.

Romanos 16:17

Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.

Efésios 6:11

Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.

Romanos 12:9