Milagres de Jesus

27 Eta erraiten drauçuet eguiaz, badirade hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic Iaincoaren resumá ikus deçaqueteno.

28 Eta guertha cedin, hitz hauçaz gueroztic quasi çortzi egunen buruän, har baitzitzan Pierris eta Ioannes eta Iacques, eta igan baitzedin mendi batetara othoitz eguitera.

29 Eta othoitz eguiten cegoela, haren beguitharteco formá mutha cedin, eta haren abillamendua churit eta chist-mista beçain arguit.

30 Eta huná, bi guiçon minço ciraden harequin, cein baitziraden Moyses eta Elias:

31 Hauc aguerturic gloriarequin, erraiten çutén, harc Ierusalemen complitzeco çuen fina.

Lucas 9:27-31

38 Guero ethor cedin synagogaco principalaren etchera, eta ikus citzan tumultoa, eta nigarrez ceudenac, eta dolu handi ekarten çutenac.

39 Eta sarthuric dioste, Cergatic tormentatzen çarete, eta nigarrez çaudete? nescatchá ezta hil, baina lo datza.

40 Eta irriz ceuden harçaz: baina harc guciac idoquiric campora, har citzan nescatcharen aitá eta amá, eta harequin ciradenac, eta sartzen da nescatchá cetzan lekura.

41 Eta harturic nescatcharen escua, diotsa, Talitha-cumi: erran nahi baita, Nescatchá (hiri diosnat) iaiqui adi.

42 Eta bertan iaiqui cedin nescatchá, eta baçabilan: ecen hamabi vrthetacoa cen: eta spantamendu handiz spanta citecen.

Marcos 5:38-42

27 Eta Iesus handic iragaiten cela, iarreiqui içan çaizcan bi itsu oihuz ceudela, eta cioitela, Auc pietate guçaz, Dauid-en semeá.

28 Eta ethorri cenean etchera, ethor citecen harengana itsuoc, eta dioste Iesusec, Sinhesten duçue hori ahal daididala? Diotsote, bay Iauna.

29 Orduan hunqui citzan hayén beguiac, cioela, Çuen fedearen araura eguin bequiçue.

30 Eta irequi citecen hayén beguiac, eta debeta citzan mehatchurequin Iesusec, cioela, Beguirauçue nehorc eztaquian.

31 Baina hec ilkiric barreya ceçaten haren famá herri hartan gucian.

Mateus 9:27-31

Eta guertha cedin hura hiri batetan cela, huná, guiçon sorhayotassunez bethebat ethor baitzedin: eta ikussi çuenean Iesus, bere buruä beguitharte gainera egotziric othoitz ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal neçaquec.

Eta Iesusec escua hedaturic hunqui ceçan hura, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan sorhayotassuna parti cedin harenganic.

Lucas 5:12,13

3 Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten çutela laurez eramaiten cen paralyticobat.

4 Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen causaz, aguer ceçaten Iesus cen etche gaina, eta hura çulhaturic, erauts ceçaten paralyticoa cetzan ohea.

5 Orduan Iesusec hayén fedea ikussiric, erran cieçón paralyticoari, Semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.

6 Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten çuten bere bihotzetan, hunela,

7 Cergatic haur hunela blasphemio erraiten ari da? Norc bekatuac barka ahal ditzaque Iaincoac berac baicen?

8 Eta bertan eçaguturic Iesusec bere spirituaz, ecen hala ciharducatela berac baithan, erran ciecen, Cergatic horrelaco gaucez diharducaçue çuen bihotzetan.

9 Cein da erratchago, erraitea paralyticoari, Barkatu çaizquic bekatuac, ala erraitea, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta ebil adi?

10 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela bothere bekatuén barkatzeco lurrean (diotsa paralyticoari)

11 Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.

12 Eta bertan iaiqui cedin, eta ohea harturic, ilki cedin gucién presentian: hala non guciac spantatuac baitzeuden, eta glorificatzen baitzuten Iaincoa, erraiten çutela, Egundano hunelaco gauçaric eztugu ikussi.

Marcos 2:3-12

32 Orduan Iesusec beregana deithuric bere discipuluac erran ceçan, Compassione dut populu huneçaz: ecen ia hirur egun du enequin dagoela, eta eztute cer ian deçaten: eta eztitut baruric igorri nahi, bidean flaca eztitecençat.

33 Eta bere discipuluéc diotsote, Nondic guri hambat ogui desertuan hunambat genderen ressasiatzeco?

34 Eta dioste Iesusec, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran cieçoten, Çazpi, eta arraintcho batzu.

35 Orduan mana ceçan populua lurrean iartera.

36 Eta harturic çazpi oguiac eta arrainac, gratiac rendaturic hauts citzan, eta eman cietzén bere discipuluey: eta discipuluéc populuari.

37 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasqui betheric.

38 Eta ian çutenac ciraden, laur milla guiçon, emazteac eta haourrac gabe.

Mateus 15:32-38

11 Baina çuec dioçue, Baldin norbeitec aitari edo amari baderró, Eneganic içanen den corbana (erran nahi baita donoa) probetchaturen çaic, hoguen gabe date hura.

12 Eta eztuçue permettitzen harc deus guehiagoric eguin dieçón bere aitari edo bere amari:

13 Ezdeusten duçuela Iaincoaren hitza ceuroc ordenatu duçuen ordenançáz: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.

14 Guero deithuric populu gucia beregana, erran ciecén, Beha çaquizquidate guciac, eta adi eçaçue.

15 Ezta deus guiçonaren campotic, hura baithan sartzen denic, hura satsu ahal deçaquenic: baina harenganic ilkiten diraden gauçác dirade, guiçona satsutzen dutenac.

Marcos 7:11-15

Eta Simonen ama-guinharreba cetzan helgaitzarequin: eta bertan minçatu içan çaizcan harçaz.

Orduan hurbilduric goiti ceçan hura escutic harturic, eta bertan vtzi ceçan helgaitzac: eta harc cerbitza citzan.

Marcos 1:30,31

2 Eta huná, sorhayo batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal niroc.

3 Eta escua hedaturic hunqui ceçan hura Iesusec, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan chahu cedin haren sorhayotassuna.

4 Orduan diotsó Iesusec, Beguirauc nehori ezterroán: baina habil, eta eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac Moysesec ordenatu duen oblationea, hæy testimoniagetan dençát.

Mateus 8:2-4

1 Eta acabatu cituenean bere hitz guciac populuac çançuela, sar cedin Capernaumen.

2 Eta Centener baten cerbitzaria eri içanez hiltzera çohian, cein baitzuen guciz maite.

3 Eta harc ençun çuenean Iesusez, igor citzan harengana Iuduén Ancianoac, othoiztez çayola, ethorriric senda leçan haren cerbitzaria.

4 Eta hec ethorri ciradenean Iesusgana, othoitz ceguioten affectionatuqui, cioitela, ecen digne cela nehorc hura aithor lieçón.

5 Ecen maite dic, cioiten, gure nationea eta synagogabat harc edificatu diraucuc.

6 Iesus bada ioan cedin hequin. Baina ia etchetic vrrun handi etzela, Centenerac igor citzan adisquideac harengana, ciotsala, Iauna, ezadila neka: ecen eznauc digne ene atharbe pean sar adin.

7 Halacotz neure buruä-ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

8 Ecen ni nauc berceren meneco guiçon, ditudalaric neure meneco gendarmesac: eta huni erraiten diarocat, oha, eta badihoac: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari Eguic haur, eta eguiten dic.

9 Eta gauça hauc ençunic Iesusec mirets ceçan harçaz: eta itzuliric erran cieçon berari çarreican companiari, Erraiten drauçuet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric eriden.

10 Eta igorri içan ciradenéc, etchera itzuli ciradenean, eriden ceçaten cerbitzari eri içana sendoric.

Lucas 7:1-10

1 Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han

2 Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.

3 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.

4 Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.

5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.

6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.

7 Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.

8 Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:

9 Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,

10 Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.

11 Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluéc

João 2:1-11

15 Eta arrats aldean ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Leku desertua duc haur, eta ordua ia iragan, eyec congit gendetzey, burguètarát ioanic iateco eros deçatençat.

16 Baina Iesusec erran ciecén, Eztute ioaiteco mengoaric, eyeçue ceuroc iatera.

17 Eta hec diotsote, Eztiagu hemen borz ogui eta bi arrain baicen.

18 Eta harc erran ciecen, Ekaztaçue huna.

19 Eta populua belhar gainean iartera manaturic, eta borz oguiac eta bi arrainac harturic, beguiac cerurat goitituric, gratiác renda citzan, eta hautsiric eman cietzen discipuluey oguiac, eta discipuluéc gendetzey.

20 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric.

21 Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe.

Mateus 14:15-21

24 Eta partitu ciradenean Ioannesen mandatariac, has cequión, Ioannesez populuari erraiten, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? canabera haiceaz erabilten den baten?

25 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoetan, eta delicioetan diradenac, reguén palacioetan dirade.

26 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.

27 Haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean.

28 Ecen erraiten drauçuet, emaztetaric iayó diradenén artean eztela Prophetaric batre Ioannes Baptista baino handiagoric: badaric-ere Iaincoaren resumán chipién dena hura baino handiago da.

29 Orduan populu guciac hori ençunic eta publicanoéc iustifica ceçaten Iaincoa, batheyatu içanic Ioannesen baptismoaz.

30 Baina Phariseu eta Legueco doctor harenganic batheyatu etziradenéc Iaincoaren conseillua arbuya çeçaten bere buruén contra.

Lucas 7:24-30

35 Eta nola ia berandua baitzén, ethorri içan çaizcan bere discipuluac, erraiten çutela, Desertu duc leku haur, eta ia berandua duc:

36 Eyec congit, inguruco herrietarát eta burgüetarat ioanic, berén ogui eros deçatençát: ecen cer ian deçaten eztié.

37 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Orduan diotsate, Ala ioanic erossiren dugu ber-ehun dineroren oguia, eta emanen drauegu iatera?

38 Eta harc dioste, Cembat ogui dituçue? çoazte eta ikar eçaçue. Eta iaquin dutenean dioite, Borz, eta bi arrain.

39 Orduan mana citzan, iar eraci litzaten guciac mahaintaraz belhar pherde gainean.

40 Eta iar citecen arencaz, ehuná, eta berroguey eta hamarná.

41 Eta borz oguiac eta bi arrainac hartu cituenean, beguiac cerurát altchaturic, gratiác renda citzan, eta hauts citzan oguiac: eta eman cietzén bere discipuluey, hæy aitzinera eçar lietzençat: eta bi arrainac parti cietzén guciey.

42 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen.

43 Eta goiti ceçaten çathietaric hamabi sasquitara, eta arrainetaric cerbait.

44 Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä.

Marcos 6:35-44

19 Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade beçala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari hurbiltzen çayola, eta ici citecen.

20 Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur.

21 Nahi vkan çutén bada hura vncira recebitu: eta bertan vncia arriba cedin ioaiten ciraden lekura.

João 6:19-21

1 Guertha cedin halaber hura ethorri cenean Phariseuetaco principal baten etchera Sabbathoan bere refectionearen hartzera, hec gogoa emaiten baitzeraucaten.

2 Eta huná, guiçon hydropicobat cen haren aitzinean.

3 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén Legueco doctorey eta Phariseuey, cioela, Sori da Sabbathoan sendatzea?

4 Eta hec ichilic egon citecen, Eta harc hura harturic senda ceçan, eta igor ceçan.

Lucas 14:1-4

21 Eta ilkiric handic Iesus ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarat.

22 Eta huná, emazte Chananeabat aldiri hetaric ilkiric, oihuz iar cedin, ciotsola, Auc pietate niçaz Dauid-en seme Iauná, ene alaba duc deabruaz gaizqui tormentatua.

23 Baina harc etzieçon ihardets hitzic. Orduan hurbilduric bere discipuluéc othoitz ceguioten, cioitela, Emóc congit: ecen oihuz diaoc gure ondoan.

24 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eznaiz igorri Israeleco etcheco ardi galduetara baicen.

25 Eta harc ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, aiuta neçac.

26 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.

27 Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié.

28 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, O emaztea, handi dun hire fedea: eguin bequin nahi dunán beçala. Eta senda cedin haren alabá orduandanic.

Mateus 15:21-28

24 Eta handic iaiquiric ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarát: eta etche batetan sarthuric, etzuen nahi nehorc iaquin leçan: baina ecin estali içan da.

25 Ecen harçaz ençunic emaztebatec, ceinen alabatchoac baitzuen spiritu satsua, ethorriric egotz ceçan bere buruä haren oinetara,

26 (Eta emaztea cen Grec, nationez Syrophenissiana) eta othoitz eguiten ceraucan campora egotz leçan deabrua haren alabaganic.

27 Eta Iesusec erran cieçón, Vtzan behin haourrac ressasia ditecen: ecen eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.

28 Eta harc ihardets ceçan, eta erran cieçón, Hala duc Iauna: badaric-ere chakurréc iaten dié mahain azpian haourrén appurretaric.

29 Orduan erran cieçón, Hitz horrengatic ohá, ilki dun deabrua hire alabaganic.

30 Eta ioan içan cenean bere etchera, eriden ceçan deabrua ilki cela, eta alabá ohe gainean cetzala.

Marcos 7:24-30

22 Eta guertha cedin egun batez, hura sar baitzedin vncian eta haren discipuluac: eta erran ciecén, Iragan gaitecen lacaren berce aldera. Eta parti citecen.

23 Eta vncian hec ioaiten ciradela, loac har ceçan: eta iauts cedin haicezco tormentabat lacera: eta vrez bethatzen ciraden, eta peril çutén.

24 Orduan hurbilduric iratzar ceçaten hura, cioitela, Magistruá, Magistruá, galdu guihoaçac. Eta harc iratzarriric mehatcha citzan haicea eta vraren tempestá: eta cessa citecen, eta sossagu handia eguin cedin.

25 Eta erran ciecén, Non da çuen fedea? Hec icituric ceudela mirets ceçaten, cioitela elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta vra manatzen baititu eta obeditzen baitute?

Lucas 8:22-25

31 Guero partituric Tyreco eta Sidongo quoarteretaric, ethor cedin Galileaco itsassora, Decapolisco comarquén arteaz.

32 Orduan presentatzen draucate gor nequez minço cembat, eta othoitz eguiten escua gainean eçar lieçón.

33 Eta hura gendetzetic appart harturic, eçar citzan bere erhiac haren beharrietan: eta thu eguinic, hunqui ceçan haren mihia.

34 Guero cerurat beguiac altchaturic suspirio eguin ceçan, eta erran cieçón Ephphata, erran nahi baita, Irequi adi.

35 Eta bertan irequi citecen haren beharriac, eta lacha cedin haren mihico etchequidurá, eta minço cen claroqui.

36 Eta mana citzan nehori ezlerroten: baina cembat-ere harc defenda baitziecén, vnguiz guehiago publicatzen çutén.

37 Eta guciz miraculu esten çutén, cioitela, Vngui gauça guciac eguin ditu: gorrey ençun eraciten draue, eta mutuac minça eraciten ditu.

Marcos 7:31-37

27 Bada hari lurrera ilki eta, bat cequión hiri hartaco guiçon dembora lucez gueroz deabrua çuen-bat: eta abillamenduz etzén veztitzen, eta etchetan etzen egoiten, baina thumbetan.

28 Eta harc ikussi çuenean Iesus, heyagoraz cegoela, egotz ceçan bere buruä haren aitzinera, eta ocengui erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semeá? othoitz eguiten drauat, ezneçála, tormenta.

29 Ecen manatzen çuen spiritu satsua guiçonaganic ilki ledin: ecen dembora lucez eduqui çuen hura: eta estecaturic cadenaz eta cepoez beguiratzen cen: baina estecailluac çathituric eramaiten cen deabruaz desertuetara.

30 Orduan interroga ceçan hura Iesusec, cioela, Nola duc icen? Eta harc erran ceçan, Legione. Ecen anhitz deabru sarthu ciraden hura baithan.

31 Eta othoitz eguiten ceraucaten, ezlitzan mana abysmora ioaitera.

32 Eta cen han vrdalde handibat alha cenic mendian: eta othoitz eguiten ceraucaten permetti liecén hetara sartzera: eta permetti ciecén.

33 Ilkiric bada deabruac guiçónaganic sar citecen vrdetara: eta vrdaldea oldar cedin gainetic behera lac-era, eta itho cedin.

34 Eta vrdainéc ikussi çutenean cer eguin içan cen, ihes eguin ceçaten: eta partituric conta ceçaten hirian eta campoetan.

35 Orduan gendeac ilki citecen eguin içan cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ceçaten guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden, veztitua, eta cençatua, iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen.

Lucas 8:27-35

22 Eta huná, ethor cedin synagogaco principal Iairus deitzen cembat, eta ikussi çuenean hura, egotz ceçan bere burua haren oinetara.

23 Eta othoitz handi eguiten ceraucan, cioela, Ene alabatchoa hurrenean duc: othoitz eguiten drauat, ethor adin, eta eçar ditzán escuac haren gainean, senda dadinçát eta vici den.

24 Eta ioan cedin Iesus harequin, eta populu handi çarreyón, eta hertsen çuten.

Marcos 5:22-24

1 Guero manifesta cequién berriz Iesus discipuluey Tiberiaco itsas aldean, manifesta cedin bada hunela:

2 Ciraden elkarrequin Simon Pierris, eta Thomas Didymus deitzen dena, eta Nathanael, cein baitzén Cana Galileaco, eta Zebedeoren semeac, eta haren discipuluetaric berceric biga.

3 Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrainçara. Diotsate, Baguioaçac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira bertan: eta gau hartan etzeçaten deus har.

4 Baina goiça ethorri cenean, eriden cedin Iesus vr bazterrean: badaric-ere etzeçaten eçagut discipuluéc Iesus cela.

5 Dioste bada Iesusec, Haourrác, iaquiric batre baduçue? Ihardets cieçoten, Ez.

6 Eta harc dioste, Egotzaçue sarea vnciaren escuineco aldera, eta eridenen duçue. Egotz ceçaten bada, eta guehiagoric ecin hura tira ceçaqueten arrainén anhitzez.

7 Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora.

8 Eta berce discipuluac vncian ethor citecen, (ecen etziraden lurretic vrrun, baina ber-ehun bessoren inguruä) tiratzun çutela sarea arrainez bethea.

9 Eta lurrera iautsi ciradenean ikus citzaten ikatzac eçarriac, eta arraina gainean eçarria eta oguia.

10 Dioste Iesusec, Ekarçue orain hartu dituçuen arrainetaric.

11 Igan cedin Simon Pierris, eta tira ceçan sarea lurrera, ehun eta berroguey eta hamairur arrain handiz bethea: eta hambat bacen-ere, etzedin ethen sarea.

João 21:1-11

22 Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cieçoten itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui leçan.

23 Orduan itsuaren escua harturic, eraman ceçan burgutic campora: eta haren beguietara thu eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric, interroga ceçan, deus balacussanez.

24 Eta harc beguiac altchaturic erran ceçan, Badiacusquiat guiçonac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela dabiltzala.

25 Guero berriz eçar citzan escuac haren beguién gainean, eta berriz goiti beha eraci cieçón: eta senda cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac.

26 Orduan Iesusec igor ceçan hura bere etcherát, cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguän.

Marcos 8:22-26

29 Eta hec Iericotic partitzen ciradela, gendetze handi iarreiqui cequión.

30 Eta huná, bi itsu bide bazterrean ceudenec, ençunic ecen Iesus iragaiten cela, oihu eguin ceçaten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná.

31 Eta gendetzeac mehatchatzen cituen hec ichil litecençát, baina hec oihu guehiago eguiten çuten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná.

32 Eta gueldituric Iesusec dei citzan, eta erran ceçan, Cer nahi duçue daguiçuedan?

33 Diotsote, Iauna, gure beguiac irequi ditecen.

34 Eta compassione harturic Iesusec hunqui citzan hayén beguiac: eta bertan ikustea recebi ceçaten hayén beguiéc, eta hari iarreiqui cequizquión.

Mateus 20:29-34

6 Eta guertha cedin berce Sabbath batez-ere hura sar baitzedin synagogara, eta iracasten baitzuen: eta cen han guiçon-bat eta haren escu escuyna cen eyhar.

7 Eta gogoatzen çuten hura Scribéc eta Phariseuéc eya Sabbathoan senda leçaqueenez, accusatione eriden leçatençat haren contra.

8 Baina baceaquizquian hayén pensamenduac, eta diotsa guiçon escu eyharra çuenari, Iaiqui adi, eta ago çutic artean. Eta hura iaiquiric egon cedin çutic.

9 Erran ciecén bada Iesusec, Interrogaturen çaituztet gauça batez, Sabbathoetan vngui eguitea da sori ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea ala galtzea?

10 Eta hetara gucietara inguru behaturic, diotsa guiçonari, Hedeçac eure escua: eta harc eguin ceçan hala: eta senda cedin haren escua bercea beçain.

Lucas 6:6-10

43 Eta hamabi vrthez gueroztic odola baratzen etzayon, eta medicuetan bere sustantia gucia despendatu çuen, eta batez-ere ecin sendatu içan cen emaztebatec,

44 Hurbilduric guibeletic hunqui ceçan haren arropa ezpaina eta bertan gueldi cedin haren odol iariatzea.

45 Orduan dio Iesusec, Nor da ni hunqui nauena? Eta guciéc vkatzen çutenaren gainean, erran ceçan Pierrisec, eta harequin ciradenéc, Magistruá, gendetzéc hertsen eta aurizquiten aute, eta dioc, Nor da ni hunqui nauena?

46 Baina Iesusec dio, Norbaitec hunqui nau ecen eçagutu dut verthute eneganic ilki içan dela.

47 Emazte hura bada ikussiric ecen etzayola estali içan, ethor cedin ikara çabilala: eta bere buruä haren aitzinera egotziric declara cieçón populu guciaren aitzinean cer causaz hura hunqui çuen, eta nola sendatu içan cen bertan.

48 Eta harc erran cieçón, Alabá aun bihotz on eure fedeac sendatu au: oha baquerequin.

Lucas 8:43-48

10 Eta huná, cen han guiçombat escua eyhar çuenic: eta interroga ceçaten, ciotela, Sori da Sabbath egunean sendatzea? haur cioiten, hura accusa leçatençat.

11 Eta harc erran ciecén, Nor içanen da çuetaric guiçona, ardibat duenic: eta, baldin hura Sabbathoan lecera eror badadi, harturen eta altchaturen eztuena?

12 Eta cembatez da guiçona ardia baino guehiago? Beraz sori da Sabbathoetan vngui eguitea.

13 Orduan diotsó guiçon hari, Heda eçac eure escua. Eta heda ceçan, eta bercea beçain senda cedin.

Mateus 12:10-13

12 Eta biharamunean ilki içan ciradenean Bethaniatic, gosse cedin.

13 Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor cedin eya deus hartan eriden ceçaquenez: eta hartara ethorriric, etzeçan deus eriden hostoric baicen: ecen etzén fico demborá.

14 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón ficotzeari, Hemendic harát hireganic seculan fructuric nehorc ian ezteçala. Eta haur ençun ceçaten haren discipuluéc.

Marcos 11:12-14

23 Eta cen hayén synagogán guiçombat spiritu satsua çuenic, eta oihuz iar cedin,

24 Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua.

25 Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic.

26 Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic.

Marcos 1:23-26

14 Eta ethorri ciradenean populuagana, ethor cedin harengana guiçombat, haren aitzinean belhauricatzen cela,

15 Eta cioela, Iauna, auc pietate ene semeaz, ecen lunatico duc eta gaizqui tormentatzen: ecen maiz erorten duc sura, eta maiz vrera.

16 Eta presentatu diraueat hura hire discipuluey, eta ecin sendatu dié.

17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, O natione sinheste gabea eta bihurriá, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean suportaturen çaituztet ? ekardaçue hura huna.

18 Eta mehatcha ceçan deabrua Iesusec, eta ilki cedin harenganic: eta senda cedin muthilla orduandanic.

Mateus 17:14-18

38 Eta huná, compainiaco guiçombat oihuz iar cedin, cioela, Magistruá, othoitz eguiten drauat beha-eçac ene semeaganát: ecen haur bera baicen eztiat.

39 Eta huná, spirituac hartzen dic, eta bertan heyagoraz iarten duc, eta çathicatzen dic haguna dariola, eta huneganic nequez partitzen duc, haur hausten duela.

40 Eta othoitz eguin diraueat hire discipuluey, egotz leçaten hura campora: baina ecin eguin dié.

41 Eta ihardesten duela Iesusec dio, O natione incredula eta gaichtoá, noizdrano finean çuequin içanen naiz eta supportaturen çaituztet? Ekarrac huna eure semea.

42 Eta oraino hurbiltzen cela hauts ceçan hura deabruac eta çathica: eta mehatcha ceçan Iesusec spiritu satsua, eta senda ceçan haourra, eta renda cieçón bere aitari.

43 Eta spanta citecen guciac Iaincoaren verthute gucizco handiaren gainean. Eta guciac miraculuz ceudela, eguiten cituen gauça gucién gainean, erran ciecén bere discipuluey,

Lucas 9:38-43

2 Eta huná, presenta cieçoten paralyticobat ohean cetzanic: eta ikussiric Iesusec hayén fedea, erran cieçón paralyticoari, Auc bihotz on, semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.

3 Eta huná, Scribetaric batzuc erraiten çuten bere baithan, Hunec blasphematzen du.

4 Eta ikussiric Iesusec hayén pensamenduac, erran ceçan, Cergatic gaichtoqui pensatzen duçue çuen bihotzetan?

5 Ecen cein da erratchago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?

6 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (orduan diotsó paralyticoari) Iaiqui adi, har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.

7 Orduan iaiquiric ioan cedin bere etcherát.

Mateus 9:2-7

20 Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ceçaten ficotzea erroetarano eyhartua.

21 Orduan orhoituric Pierrisec erran cieçón, Magistruá, huná, hic maradicatu duán ficotzea eyhartu duc.

22 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Auçue Iaincoaren fedea.

23 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-eré erranen baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen dela, cer-ere erranen baituque eguinen çayó.

24 Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue.

25 Baina othoitz eguiten iar çaiteztenean, barka eçaçue baldin deus baduçue nehoren contra: çuen Aita ceruètacoac-ere, çuey barka dietzaçuen çuen faltác.

Marcos 11:20-25

24 Eta ethorri içan ciradenean Capernaumera, ethor citecen Pierrisgana didrachmác recebitzen cituztenac, eta erran cieçoten, Çuen magistruac didrachmác eztitu pagatzen?

25 Dio, Bay. Eta etchean sarthu içan cenean, aitzin cequión IESVS, cioela, Simon, cer irudi çaic? Lurreco reguéc norenganic hartzen dituzté tributac eta taillac? beré haourretaric, ala bercetacoetaric?

26 Diotsa Pierrisec, Bercetacoetaric. Diotsa Iesusec, Beraz libre dituc haourrac.

27 Baina scandaliza eztitzagunçát, itsassora ioanic, egotzac amuä: eta lehen iganen den arraina har eçac, eta haren ahoa irequiric eridenen baituc staterabat: harturic hura eman iecéc enegatic eta hiregatic.

Mateus 17:24-27

Orduan presentatu içan çayó demoniatu itsu eta mutubat: eta senda ceçan hura, halaco maneraz non itsu eta mutu cena minço baitzen eta ikusten baitzuen.

Mateus 12:22

Eta io ceçan hetaric batec Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçon escuineco beharria.

Baina ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Vtzitzaçue eguitera hunadrano. Eta haren beharria hunquiric, senda ceçan hura.

Lucas 22:50,51

31 Orduan erran ceçan Iaunac, Norequin bada comparaturen ditut generatione hunetaco guiçonac? eta cer irudi dute?

32 Merkatuan iarriric dauden, eta bata berceari oihuz dagozcan haourtchoac beçalaco dirade ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu eta eztuçue nigarric eguin.

33 Ecen ethorri da Ioannes Baptista, oguiric iaten eztuela, ez mahatsarnoric edaten, eta dioçue, Deabrua du.

34 Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela: eta dioçue, Huná guiçon gormanta eta hordia, eta publicanoén eta vicitze gaichtotacoen adisquidea.

35 Baina iustificatu içan da sapientiá bere haour guciéz.

36 Eta othoitz eguin cieçon Phariseu batec harequin ian leçan, eta sarthuric Phariseuaren etchean, iar cedin mahainean.

37 Eta huná, hirian emazte vicitze gaichtotaco cen-batec iaquin çuenean, ecen hura Phariseuaren etchean mahainean iarria cela, ekar ceçan boeitabat vnguentu,

Lucas 7:31-37

5 Eta sarthu cenean Iesus Capernaumen, ethor cedin harengana Centenerbat othoitz eguiten ceraucala,

6 Eta cioela, Iauna, ene muthilla diatzac etchean paralytico, gaizqui tormentatua.

7 Eta diotsó Iesusec, Nic ethorriric sendaturen diat hura.

8 Eta ihardesten çuela Centenerac erran ceçan, Iauna, eznauc digne ene atharbean sar adin: baina errac solament hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

9 Ecen ni-ere guiçon nauc berceren meneco, ditudalaric neure azpico gendarmesac, eta erraiten diarocat huni, Oha, eta ioaiten duc: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari, Eguic haur, eta eguiten dic.

10 Eta haur ençunic Iesusec mirets ceçan: eta dioste çarreizconey, Eguiaz erraiten drauçuet, eztudala Israelen-ere hain fede handiric eriden.

11 Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán:

12 Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

13 Eta erran cieçón Iesusec Centenerari, Ohá eta sinhetsi duán beçala eguin bequic. Eta senda cedin haren muthilla ordu hartan berean.

Mateus 8:5-13

23 Eta Iesusec ethorriric iaun haren etchera eta ikussiric soinulariac, eta gendetzea tumultu ari cela,

24 Dioste, Retira çaitezte, ecen ezta hil nescatchá: baina lo datza. Eta truffatzen ciraden harçaz.

25 Eta idoqui içan cenean gendetzea, sarthuric, har ceçan haren escua: eta iaiqui cedin nescatchá.

Mateus 9:23-25

1 Eta ethor citecen itsassoaren berce aldera, Gadarenoén comarcara.

2 Eta ilki cenean vncitic, bertan aitzinera ethor cequión thumbetaric spiritu satsua çuen guiçombat:

3 Ceinec bere egoitea baitzuen thumbetan, eta cadenaz-ere nehorc ecin esteca ciroen.

4 Ceren anhitzetan cepoz eta cadenaz estecatu içan cenean hauts baitzitzan cadenác, eta çathica cepoac: eta nehorc ecin ceba ceçaqueen.

5 Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thumbetan cen oihuz cegoela, eta bere buruäri harriz ceraunsala.

6 Eta ikussi çuenean Iesus vrrundanic, laster eguin ceçan eta gur cequión:

7 Eta oihuz voz goraz erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren partez ezneçan tormenta.

8 (Ecen erraiten ceraucan, Ilki adi spiritu satsuá, guiçon horrenganic)

9 Orduan interroga ceçan hura, Nola da hire icena? Eta ihardets ceçan, cioela, Legio diat icen: ecen anhitz gaituc.

10 Eta othoitz handi eguiten çeraucan, ezlitzan igor comarca hartaric campora.

11 Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic.

12 Eta othoitz eguin cieçoten deabru hec guciéc, cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecençat.

13 Eta permetti ciecén bertan Iesusec. Eta ilkiric spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguruä) eta itho citecen itsassoan.

14 Eta vrdeac bazcatzen cituztenéc ihes eguin ceçaten, eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen ikustera cer eguin içan cen.

Marcos 5:1-14

35 Eta guertha cedin hura Iericorát hurbiltzen cela, itsubat baitzén iarria bide bazterrean esque cegoela.

36 Eta harc ençun ceçanean populua iragaiten, galde eguin ceçan, hura cer cen.

37 Eta erran cieçoten ecen Iesus Nazareno iragaiten cela.

38 Orduan oihu eguin ceçan, cioela, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.

39 Eta aitzinean ioaiten ciradenéc mehatchatzen çutén ichil ledinçát: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semea, auc pietate niçaz.

40 Eta Iesusec gueldituric mana ceçan ekar lequion beregana, eta hura hurbildu içan cenean, interroga ceçan,

41 Cioela, Cer nahi duc daguiadan? Eta harc erran ceçan, Iauna, vistá recebi deçadan.

42 Eta Iesusec erran cieçón, recebi eçac vistá: eure fedeac saluatu au.

43 Eta bertan ikus ceçan, eta hari iarreiquiten çayón, glorificatzen çuela Iaincoa: Eta populu guciac hori ikussiric eman cieçon laudorio Iaincoari.

Lucas 18:35-43

Gauça hauc hæy erraiten cerauztela, huná, iaun batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Ene alaba orain hil içan duc: baina ethorriric eçarrac eure escua haren gainean, eta vicico baita.

Eta iaiquiric Iesus iarreiqui cequión, eta haren discipuluac.

Mateus 9:18,19

40 Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal neçaquec.

41 Orduan Iesusec compassione harturic eta escua hedaturic, hunqui ceçan hura, eta erran cieçón, Nahi diat, aicén chahu,

42 Eta hori erran çuenean, bertan ioan cedin harenganic sorhayotassuna, eta chahu cedin.

Marcos 1:40-42

11 Eta huná, emaztebat ethor cedin eritassunezco spiritua çuenic ia hemeçortzi vrthez: eta cen crocatua, eta neholetan-ere ecin chuchent ceiten.

12 Eta hura ikussi çuenean Iesusec dei ceçan beregana, eta erran cieçón, Emaztea, lachatu aiz eure eritassunetic.

13 Eta gainean eçar cietzón escuac, eta bertan chuchent cedin, eta glorificatzen çuen Iaincoa.

Lucas 13:11-13

37 Orduan altcha cedin haice buhumba handibat, eta bagác sartzen ciraden vncira, hala non ia bethatzen baitzén.

38 Eta hura vnciaren guibeleco aldean cetzan lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Magistruá, eztuc ansiaric ceren galduac goacen?

39 Eta iratzarri cenean mehatcha ceçan haicea, eta erran cieçón itsassoari, Ichil adi, eta gueldi adi. Orduan cessa cedin haicea, eta tranquilitate handi eguin cedin.

40 Eta erran ciecén Cergatic çarete horrela icior? nola eztuçue federic?

41 Eta ici citecen icidura handiz: eta erraiten çuten elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta itsassoac, ere obeditzen baitute?

Marcos 4:37-41

1 Cen bada Lazaro deitzen cen guiçombat eri, Bethaniaco, Mariaren eta Martha haren ahizparen burguco.

2 (Eta Maria haur cen Iauna vnguentuz vnctatu çuena, eta haren oinac bere adatseco biloez ichucatu cituena: ceinen anaye Lazaro baitzen eri)

3 Igor ceçaten bada hunen arrebéc harengana, cioitela, Iauna, huná, hic maite duana, eri duc.

4 Eta hori ençunic Iesusec erran ceçan, Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan, eritassun harçaz Iaincoaren Semea glorifica dadinçat.

5 Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá, eta Lazaro.

6 Bada ençun çuenean ecen eri cela, bi egun egon cedin, orduan non baitzén leku hartan.

7 Guero horren ondoan erran ciecén discipuluey, Goacen Iudearát berriz.

8 Diotsate discipuluéc, Magistruá, orain ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?

9 Ihardets ceçan Iesusec, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco arguia ikusten du.

10 Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan.

11 Gauça hauc erraiten ditu, eta guero dioste, Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar deçadan.

12 Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.

13 Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.

14 Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:

João 11:1-14

25 Eta emaztebat cen odol iariatzea hamabi vrthe hetan çuenic:

26 Eta anhitz suffritu vkan çuen anhitz medicutaric, eta berea gucia despendatu çuen, eta etzén deus probetchatu, baina gaizcoatuago içan cen.

27 Hura Iesusez minçatzen ençunic, ethor cedin gendetzean guibeletic, eta hunqui ceçan haren arropá.

28 Ecen erraiten çuen, Baldin haren abillamenduac hunqui baditzat ber, sendaturen naiz

29 Eta bertan agor cedin haren odol ithurria: eta sendi ceçan bere gorputzean sendatu cela plaga hartaric.

Marcos 5:25-29

17 Eta ihardesten çuela gendetzecoetaric batec, erran ceçan, Magistruá, ekarri diat neure semea hiregana, ceinec baitu spiritu mutubat.

18 Eta non-ere har baiteça, çathicatzen dic: eta orduan haguna diarioc, eta garrascots bere hortzez eguiten dic, eta eyarthu dihoac: eta erran diraueat hire discipuluey egotz leçaten campora, eta ecin eguin dié.

19 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, O natione sinheste gabea, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean supportaturen çaituztet? ekarçue hura enegana.

20 Orduan ekar ceçaten harengana: eta ikussi çuenean, bertan spirituac çathica ceçan hura, eta lurrera eroriric iraulzcatzen cen haguna lariola.

21 Orduan interroga ceçan Iesusec haren aita, Cembat dembora du haur heldu çayola? Eta harc diotsa, Haourra-danic.

22 Eta anhitzetan sura egotzi dic eta vrera, deseguin leçançat: baina deus ahal badaguic, hel aquigu, guçaz compassione harturic.

23 Eta Iesusec erran cieçón, Baldin hori sinhets ahal badeçac, gauça guciac dituc possible sinhesten duenaren.

24 Eta bertan haour aitác oihuz cegoela nigarrequin erran ceçan, Sinhesten diat, Iauna, hel aquio ene incredulitateari.

25 Eta ikussiric Iesusec ecen populua lasterca elkarganatzen cela, mehatcha ceçan spiritu satsua, ciotsala, Spiritu mutuá eta gorrá, nic aut manatzen, Ilki adi horrenganic, eta guehiagoric ez adila sar hori baithan.

26 Eta spiritua oihu eguinic eta hura gaizqui çathicaturic, ilki cedin: eta haourra hila beçalaca cedin, hala non anhitzec erraiten baitzuten ecen hil cela.

27 Baina Iesusec harén escua harturic, chuchent ceçan hura, eta iaiqui cedin.

Marcos 9:17-27

6 (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic, ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen)

7 Ihardets cieçón Philippec, Ber-ehun dineroren oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har leçan.

8 Diotsa bere discipuluetaric batec, Andriu Simon Pierrisen anayeac.

9 Baduc hemen muthilcobat, dituenic borz ogui garagarrezcoric, eta bi arrain: baina hauc cer dirade hambaten arteco?

10 Eta erran ceçan Iesusec, Iar eraci eçaçue gendea. Eta cen belhar handi leku hartan. Iar citecen bada borz milla guiçonen contuaren inguruä.

11 Eta har citzan Iesusec oguiac: eta gratiac rendaturic parti cietzén discipuluey: eta discipuluéc iarriric ceudeney: halaber arrainetaric-ere nahi çuten becembat.

12 Eta ressasiatu içan ciradenean erran ciecén bere discipuluey, Bil itzaçue soberatu diraden çathiac, deus gal eztadin.

13 Bil citzaten bada, eta bethe citzaten hamabi sasqui çathiz, borz ogui garagarrezcoetaric, ian çuteney soberaturic.

João 6:6-13

18 Orduan huná batzu, dacarqueitela ohean guiçon-bat cein baitzén paralytico: eta çabiltzan hura barnera ekarri nahaiz, eta haren aitzinean eçarri nahiz.

19 Eta erideiten etzutenean nondic hura barnera liroiten, gendetzearen causaz, iganic etche gainera, teuletaric erauts ceçaten ohetchoarequin artera, Iesusen aitzinera:

20 Eta hayén fedea ikussi çuenean, erran cieçón, Guiçoná, barkatu çaizquic eure bekatuac.

21 Orduan has citecen pensatzen Scribác eta Phariseuac, cioitela, Nor da blasphemioac erraiten dituen haur? Norc barka ahal ditzaque bekatuac Iaincoac berac baicen?

22 Eta Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, ihardesten çuela erran ciecén, Cer pensatzen duçue çuen bihotzetan?

23 Cein da errachago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?

24 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (diotsa paralyticoari) Hiri erraiten drauat iaiqui adi, eta eure ohetchoa harturic habil eure etcherát.

25 Eta bertan iaiquiric hayén aitzinean, eta altchatu çuenean bera cetzan ohetchoa, ioan cedin bere etcherát, glorificatzen çuela Iaincoa.

Lucas 5:18-25

46 Orduan ethorten dirade Iericora: eta hura Iericotic ilkiten cela, eta haren discipuluac eta gendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua cegoen iarriric, bide bazterrean, esquez:

47 Eta ençunic ecen Iesus Nazareno cela, has cedin oihu eguiten eta erraiten, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.

48 Eta mehatchatzen çuten anhitzec ichil ledin: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.

49 Orduan Iesusec gueldituric, mana ceçan, dei ledin. Eta dei ceçaten itsua, ciotsatela, Sporça adi, iaiqui adi: deitzen au.

50 Eta hura, bere mantoa egotzi çuenean, iaiquiric ethor cedin Iesusgana.

51 Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Cer nahi duc daguiadan? Eta itsuac diotsa, Magistruá, ikustea recebi deçadan.

52 Eta Iesusec erran cieçón, Oha, eure fedeac saluatu au. Eta bertan recebi ceçan ikustea, eta iairreiquiten çayón Iesusi bidean.

Marcos 10:46-52

18 Eta goicean hirirát itzultzen cela, gosse cedin.

19 Eta ikussiric ficotzebat bidearen gainean, ethor cedin hartara, eta etzeçan deus hartan eriden hostoric baicen: eta diotsa, Guehiago fructuric hireganic sor eztadila seculan. Eta eyhar cedin bertan ficotzea.

20 Eta hori ikussiric discipuluéc mirets ceçaten, cioitela, Nolatan bertan eyhartu içan da ficotzea?

21 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin fede baduçue, eta duda ezpadeçaçue, ez solament ficotzeari eguin içan çayona eguinen duçue, baina are baldin mendi huni badarroçue, Khen adi, eta iraitz adi itsassora eguinen da.

22 Eta cerere galde eguinen baituçue orationean sinhesten duçuela, recebituren duçue.

Mateus 21:18-22

11 Eta guertha cedin hura Ierusalemerat ioaitean iragaiten baitzen Samariaco eta Galileaco artetic.

12 Eta hura burgu batetan sartzen cela, bathu içan çaizcan hamar guiçon sorhayo, eta gueldi citecen vrrun:

13 Eta altcha ceçaten voza, cioitela, Iesus magistruá, auc misericordia guçaz.

14 Eta ikussi citunean erran ciecén, Çoazte, eracuts ietzeçue çuen buruäc Sacrificadorey. Eta guertha cedin, ioaiten ciradela chahu baitzitecen.

15 Eta hetaric batec ikussi çuenean, ecen sendatu cela, itzul cedin, glorificatzen çuela Iaincoa ocengui:

16 Eta egotz ceçan bere buruä ahozpez haren oinetara, esquerrac emaiten cerauzcala, eta haur cen Samaritano.

17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztirade hamarrac chahutu içan? Bedratziac bada non dirade?

18 Batre ezta eriden içan itzuli denic, Iaincoari gloria emaitera, arrotz haur baicen.

19 Eta erran cieçón hari, Iaiquiric oha, eure fedeac saluatu au.

Lucas 17:11-19

28 Eta iragan cenean berce aldera, Gergesenén regionera, aitzinera ethorri içan çaizcan bi demoniatu thumbetaric ilkiric, gucizco terribleac, hambat non nehor ecin iragan baitzaiten bide hartaríc.

29 Eta huná, heyagora eguin ceçaten, cioitela, Cer da gure eta hire artean, Iesus Iaincoaren Semea? ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera?

30 Eta cen hetaric vrrun vrdalde handibat alha cenic:

31 Eta deabruäc othoiztez çaizcan, cioitela, Baldin campora egoizten bagaituc, permetti ieçaguc vrdalde hartara ioaitera.

32 Eta dioste, Çoazte. Hec bada ilkiric ioan citecen vrdaldera: eta huná, vrdalde hura gucia oldar cedin garaitic behera itsassora, eta hil citecen vretan.

33 Orduan vrdainéc ihes eguin ceçaten: eta ethorriric hirira, conta citzaten gauça guciac, eta cer demoniatuey heldu içan çayen.

34 Eta huná, hiri gucia ilki cequión Iesusi aitzinera: eta ikussi çutenean hura, othoitz eguin cieçoten retira ledin hayen comarquetaric.

Mateus 8:28-34

1 Gauça hauen ondoan, Iuduén bestabat cen, eta igan cedin Iesus Ierusalemera.

2 Eta da Ierusalemen ardi plaçán ikuzgarribat Hebraicoz Beth-esda deitzen denic, borz galeria dituenic.

3 Hetan cetzan eri, itsu, maingu, membro eyhardun mulço handia, vraren higuitzearen beguira ceudela.

4 Ecen Ainguerubat iausten cen ordu iaquinez ikuzgarrira, eta vra vherritzen çuen: eta vraren vherritze ondoan lehen hartara iausten cena sendatzen cen, cer-ere eritassunec baitzaducan.

5 Eta cen guiçon-bat han hoguey eta hemeçortzi vrthez erharçunac çaducanic.

6 Haur ikus ceçanean Iesusec cetzala, eta eçaguturic ecen ia dembora lucea çuela, diotsá, Nahi aiz sendatu?

7 Ihardets cieçón eriac, Iauna, eztiat norc, vra vherritu denean, eçar neçan ikuzgarrira: baina ni ethorten naicen bizquitartean, bercebat ene aitzinean iausten duc.

8 Diotsa Iesusec, Iaiqui adi, altcha eçac eure ohea, eta ebil adi.

9 Eta bertan senda cedin guiçon hura: eta altcha ceçan bere ohea, eta baçabilan: eta cen Sabbathoa egun hartan.

João 5:1-9

1 Egun hetan, gucizco gendetze handia cen becala, eta ezpaitzuten cer ian leçaten, dei citzan beregana Iesusec bere discipuluac, eta erran ciecen,

2 Compassione dut populuaz: ecen ia hirur egun du enequin daudela, eta eztuté cer ian deçaten.

3 Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat, flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri içan dirade.

4 Eta ihardets cieçoten bere discipuluéc, Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan?

5 Eta interroga citzan, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran ceçaten, Çazpi.

6 Orduan mana ceçan populua iar ledin lurrean: eta harturic çazpi oguiac, gratiác rendatu eta, hauts citzan, eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzatençat: eta presentatu cituzten populuaren aitzinean.

7 Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiác rendaturic, erran ceçan hec-ere presenta litzaten.

8 Ian ceçaten bada, eta ressasia citecen: eta altcha citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasquitara.

9 Eta ian çutenac ciraden laur millaren inguruä, guero eman ciecén congit.

Marcos 8:1-9

1 Eta guertha cedin, populuac hura hertsen çuela Iaincoaren hitzaren ençuteagatic, bera Genesarethco lac bazterrean baitzegoen:

2 Eta ikus citzan bi vnci lac bazterrean ceudela: eta hetaric ilkiric arrançalec sareac ikutzen cituzten:

3 Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitzén Simonena, othoitz ceguión lurretit retira leçan appurbat: guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac.

4 Eta minçatzetic ichildu cen beçala, erran cieçón Simoni, eramac barnago, eta largaitzaçue çuen sareac hatzamaitera.

5 Orduan ihardesten duela Simonac diotsa, Magistruá, gau gucian nekaturic eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen diat sarea.

6 Eta hori eguin çutenean, enserra ceçaten arrain mola handibat: eta ethencen cen hayén sarea.

7 Eta keinu eguin ciecén berce vncico laguney, ethorriric lagun lequiztén: eta ethor citecen, eta bethe citzaten bi vnciac hundatzerano.

8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen guiçon bekatorea nauc ni.

9 Ecen icidura batec har ceçan hura eta harequin ciraden guciac, hartu cituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iacques eta Ioannes Zebedeoren seme Simonen lagun ciradenac-ere.

10 Orduan erran cieçón Simoni Iesusec, Eztuála beldurric, oraindanic guiçon hatzamaile içanen aiz.

11 Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari iarreiqui içan çaizcan.

Lucas 5:1-11

Eta iaiquiric Iesus synagogatic, sar cedin Simonen etchean: eta Simonen ama-guinharreba eduquiten cen helgaitz handi batez: eta othoitz ceguioten harengatic.

Eta haren garaitic cegoela mehatcha ceçan helgaitza: eta vtzi ceçan hura helgaitzac: eta harc bertan iaiquiric cerbitza citzan.

Lucas 4:38,39

22 Eta guertha cedin egun batez, hura sar baitzedin vncian eta haren discipuluac: eta erran ciecén, Iragan gaitecen lacaren berce aldera. Eta parti citecen.

23 Eta vncian hec ioaiten ciradela, loac har ceçan: eta iauts cedin haicezco tormentabat lacera: eta vrez bethatzen ciraden, eta peril çutén.

24 Orduan hurbilduric iratzar ceçaten hura, cioitela, Magistruá, Magistruá, galdu guihoaçac. Eta harc iratzarriric mehatcha citzan haicea eta vraren tempestá: eta cessa citecen, eta sossagu handia eguin cedin.

25 Eta erran ciecén, Non da çuen fedea? Hec icituric ceudela mirets ceçaten, cioitela elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta vra manatzen baititu eta obeditzen baitute?

26 Guero tira ceçaten Gadarenoen comarcarát, cein baita Galilearen aurkaz aurk.

Lucas 8:22-26

1 Guero sar cedin berriz synágogán, eta cen han guiçombat escua eyhartua çuenic.

2 Eta gogoatzen çutén eya Sabbathoan sendaturen çuenez accusa leçatençat.

3 Eta diotsa guiçon escu eyhartua çuenari, Iaiqui adi artera.

4 Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic ceuden.

5 Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin.

Marcos 3:1-5

12 Eta eguna has cedin beheratzen: eta hurbilduric hamabiéc erran cieçoten, Eyéc congit gendetzey, ioanic inguruco burguètara eta parropioetara, retira ditecen, eta eriden deçaten iateco, ecen hemen leku desertuan gaituc.

13 Baina erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Eta hec erran ceçaten, Eztitiagu borz ogui eta bi arrain baina guehiago: Baldin guc ioanic populu hunen guciaren eros ezpadeçagu iateco.

14 Ecen baciraden borz milla guiçonetarano. Orduan dioste bere discipuluey, Iar eraci itzaçue mahaindaraz berroguey eta hamarná.

15 Eta hala eguin ceçaten, eta iar citecen guciac.

16 Orduan harturic borz oguiac eta bi arrainac, cerurat beha cegoela benedica citzan hec: eta hauts citzan, eta eman cietzén discipuluey, populuaren aitzinean eçar litzatençát.

17 Ian ceçaten bada guciéc, eta ressasia citecen: eta goititu içan dirade soberatu içan çaizten çathietaric hamabi sasquitara.

Lucas 9:12-17

49 Oraino hura minço cela, ethor cedin cembeit synagogaco principalarenetic, hari ciotsala, Hil içan duc hire alabá: ezteçala fatiga Magistrua.

50 Baina Iesusec ençunic ihardets cieçón nescatcharen aitári. Ezaicela beldur, sinhets eçac solament, eta hura sendaturen baita.

51 Eta etchera sarthuric, etzeçan nehor sartzera vtzi Pierris eta Iacques eta Ioannes eta nescatcharen aita eta ama baicen,

52 Eta nigarrez ceuden guciac, eta lamentatzen çutén: baina harc erran ceçan, Eztaguiçuela nigarric: ezta hil, baina lo datza.

53 Eta truffatzen ciraden harçaz, hil cela iaquinez.

54 Eta harc, guciac campora iraitziric, eta haren escua harturic, oihu eguin ceçan, cioela, Nescatchá, iaiqui adi.

55 Eta itzul cedin haren spiritua, eta iaiqui cedin bertan: eta mana ceçan eman lequión iatera.

56 Eta spanta citecen haren aita-amác: baina harc mana citzan nehori ezlerroten eguin içan cena.

Lucas 8:49-56

Eta hec ilkiten ciradela, huná, presenta cieçoten guiçon mutu demoniatubat.

Eta deabrua campora egotzi içan cenean, minça cedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc, cioitela, Egundano ezta aguertu hunelaco gauçaric Israelen.

Mateus 9:32,33

20 (Eta huná, hamabi vrthez odol iariatzez eri cen emazte batec guibeletic ethorriric hunqui ceçan haren abillamendu ezpaina.

21 Ecen erraiten çuen bere baithan, Baldin solament hunqui badeçat haren abillamendua, sendaturen naiz.

22 Orduan Iesusec itzuliric eta hura ikussiric erran ceçan, Aun bihotz on, alabá, eure fedeac saluatu au. Eta senda cedin emaztea ordu berean).

Mateus 9:20-22

Eta gauären laurgarren veillán ioan cedin hetara Iesus, itsas gainez çabilala.

Mateus 14:25

Orduan huná, ethor cedin Iairus deitzen cen guiçombat, eta hura cen synagogaco principal: eta egotzi çuenean bere buruä Iesusen oinetara, othoitz eguin cieçon sar ledin haren etchera:

Ecen alaba bakoitzbat çuen hamabi vrtheren ingurucoa, eta hura çohian hiltzera. Eta ioaitean gendetzeac hertsen çuen.

Lucas 8:41,42

48 Eta ikus ceçan pena çutela, aurthiquiten: (ecen haice-contra çutén) eta gauären laurgarren veilla irian ethor cedin hetara, itsas gainez çabilala: eta nahi cituen hec iragan.

49 Baina hec hura ikussiric itsas gainez çabilala, vste çuten fantosmabat cela: eta oihu eguin ceçaten,

50 Ecen guciéc ikusten çuten hura, eta trubla citecen: baina bertan minça cequién, eta erran ciecén, Sporça çaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.

51 Orduan igan cedin hetara vncira: eta sossega cedin haicea: non are tinquetz spantago baitzitecen berac baithan, eta mirets ceçaten.

Marcos 6:48-51

46 Ethor cedin bada Iesus berriz Cana Galileaco hirira, non eguin vkan baitzuen vra mahatsarno. Eta cen gorte iaun-bat, ceinen semea baitzén eri Capernaumen.

47 Haur, encunic ecen Iesus ethorri cela Iudeatic Galileara, ioan cedin harengana, eta othoitz eguin cieçon iauts ledin, eta senda lieçón bere semea: ecen hiltzera cioan.

48 Erran cieçón orduan Iesusec, Signoac eta miraculuac ikus ezpaditzaçue, ezteçaqueçue sinhets.

49 Diotsa gorte iaun harc, Iauna, iautsi adi ene semea hil dadin baino lehen.

50 Diotsa Iesusec, Habil: hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan guiçonac Iesusec erran ceraucan hitza eta ioan cedin.

51 Eta ia hura iausten cela bere cerbitzariac bat cequizquion, eta conta cieçoten, cioitela, Hire semea vici duc.

52 Orduan galdeguin ciecén, cer orenez hobequi eriden içan cen: eta erran cieçoten, Atzo çazpi orenetan vtzi cian helgaitzac.

53 Eçagut ceçan bada aitác ecen oren hartan cela Iesusec erran ceraucana, Hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan berac, eta haren etche guciac.

54 Bigarren signo haur berriz eguin ceçan Iesusec ethorri içan cenean Iudeatic Galileara.

João 4:46-54

23 Eta vncian sarthu cenean iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac.

24 Eta huná, tormenta handibat altcha cedin itsassoan, hambat non vncia bagaz estaltzen baitzen: baina bera lo cetzan.

25 Eta hurbilduric bere discipuluéc iratzar ceçaten, ciotela, Iauna, beguira gaitzac, galdu guihoaçac.

26 Eta dioste, Cergatic çarete ici fede chipitacoac? Orduan iaiquiric mehatcha citzan haiceac eta itsassoa: eta sossagu handia eguin cedin.

27 Orduan gendéc mirets ceçaten, ciotela, Ceric da haur, non haicec-ere eta itsassoac obeditzen baitute?

Mateus 8:23-27

Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc.

Lucas 11:14

1 Eta iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçon sortzetic itsubat.

2 Eta interroga ceçaten bere discipuluéc. erraiten cutela. Magistruá, Ceinec bekatu eguin du, hunec ala hunen aitaméc, hunela itsu sor ledin?

3 Ihardets ceçan Iesusec, Ez hunec bekatu eguin du, ez hunen aitaméc: baina itsu iayo da, Iaincoaren obrác manifesta litecençat hunetan.

4 Ni igorri nauenaren obrác eguin behar ditut, eguna deno: badatorque gaua noiz nehorc ecin obraric baitaidi.

5 Munduan naiceno, munduaren Arguia naiz.

6 Haur erran çuenean thu eguin ceçan lurrera, eta eguin ceçan lohi thutic, eta lohi harçaz frota citzan itsuaren beguiac:

7 Eta erran cieçon, Oha garbitzera Siloe, igorria erran nahi deneco ikuzgarrira. Ioan cedin bada, eta garbi cedin, eta itzul cedin ikusten çuela.

João 9:1-7

Eta Pierris, eta harequin ciradenac, ciraden logalez cargatuac: eta iratzartu ciradenean, ikus ceçaten haren maiestatea, eta harequin ceuden bi guiçonac.

Eta guertha cedin, hec partitu ciradenean harenganic: Pierrisec erran baitzieçón Iesusi, Magistruá, on duc gu hemen garen, eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen: Etzaquiala cer minço cen.

Lucas 9:32,33