Páscoa

Eta aitzinean ioaiten eta iarreiquiten cen populua oihuz cegoen, cioela, Hosanna Dauid-en semeá: benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena, Hosanna leku gorenetan aicená.

Mateus 21:9

Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA.

Mateus 27:37

Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén.

Marcos 16:6

Eta hartu çuenean Iesusec vinagrea, erran ceçan, Gucia complitu da: eta buruä beheraturic renda ceçan spiritua.

João 19:30

Orduan bada sar cedin berce discipulu monumentera lehenic ethorri içan cen hura-ere, eta ikus ceçan, eta sinhets ceçan.

Ecen oraino etzaquiten Scripturá, ecen behar cela hura hiletaric resuscita ledin.

João 20:8,9

Ezta hemen, baina resuscitatu da: orhoit çaitezte nola erran cerauçuen oraino Galilean cela,

Cioela, Behar da guiçonaren Semea liura dadin vicitze gaichtotacoen escuetara, eta crucifica dadin: eta hereneco egunean resuscita dadin.

Lucas 24:6,7

Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta guiçonaren Semea liuraturen çaye Sacrificadore principaley eta Scribey, eta hura condemnaturen dute hiltzera:

Eta hura dute liuraturen Gentiley, escarnia, eta açota, eta crucifica deçatençat: baina hereneco egunean resuscitaturen da.

Mateus 20:18,19

Eta erran ceçan, Abba, Aitá, gauça guçiac possible dituc hire: transporta eçac eneganic copa haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana.

Marcos 14:36

Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Aitá, hire escuetan eçarten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda ceçan spiritua.

Lucas 23:46

Baina ihardesten çuela Aingueruäc erran ciecén emaztey, Çuec eztuçuela beldurric: ecen badaquit Iesus crucificatu içan denaren bilha çabiltzatela:

Ezta hemen: ecen resuscitatu içan da, erran çuen beçala: çatozte ikussaçue Iauna eçarri içan cen lekua.

Mateus 28:5,6

Eta billuci çutenean eman cieçoten soinera escarlatazco mantobat.

Eta elhorrizco coroabat plegaturic eçar ceçaten haren buru gainean, eta canaberabat haren escuinean: eta haren aitzinean belhauricatuz truffatzen ciraden harçaz erraiten çutela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.

Mateus 27:28,29