Perseguição

Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.

Mateus 5:44

Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.

2 Coríntios 12:10

Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:

1 Pedro 5:8

Baldin munduac gaitzesten baçaituzté, badaquiçue ecen ni çuec baino lehen gaitzetsi vkan nauela.

João 15:18

Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica.

Romanos 12:14

Eta eror nendin lurrera, eta ençun neçan voz-bat, ciostala, Saul, Saul, cergatic ni persecutatzen nauc?

Atos 22:7

Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac?

Romanos 8:35

Dohatsu dirade iustitiagatic persecutatzen diradenac: ceren hayén baita ceruètaco resumá.

Mateus 5:10

Dohatsu içanen çarete, guiçonéc gaitzetsiren çaituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen çaituztenean, eta çuen icena gaichto beçala iraitziren dutenean, guiçonaren Semearen causaz.

Lucas 6:22

Eta Iaincoaren beldurrean Iesus Christean vici nahi diraden guciec-ere persecutione suffrituren dié.

2 Timóteo 3:12

Eta ihardesten duela Iesusec dio. Eguiaz diotsuet, nehor ezta vtzi duenic etchea, edo anayeac, edo arrebác, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourrac, edo landác, ene eta Euangelioaren amorecatic.

Recebi ezteçan orain demborá hunetan ehunetan hambát, etche eta anaye, eta arreba, eta ama, eta haour, eta landa, persecutionequin, eta secula ethortecoan vicitze eternala.

Marcos 10:29,30

Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz.

Mateus 5:11