Preocupação

34 Etzaretela bada arthatsu biharamunaz: ecen biharamunac beretaco artha vkanen du: egunac asco du bere afflictioneaz.


22 Eta elhorri artera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten duena, baina mundu hunetaco arthác, eta abrastassunezco enganioac ithotzen duté hitza, eta fructuric eztu eguiten.


6 Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

7 Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.


27 Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit.


7 Çuen artha gucia haren gainera egoizten duçuela: ecen harc artha du çueçaz.


3 Eta ençun neçan voz handibat cerutic, cioela, Huná, Iaincoaren tabernaclea guiçonequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu içanen dirade, eta Iaincoa bera hequin içanen da hayén Iainco.

4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade.


11 Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.


25 Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza?


8 Eta botheretsu da Iaincoa gratia guciaren çuetan abunda eraciteco: gauça gucietan bethiere sufficientia gucia duçuelaric, obra on orotara abundos çaretençát:


1 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue.