Protecção e Segurança

17 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete ene icenaren causaz.

18 Baina çuen buruco bilobat ezta galduren.

19 Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác.

Lucas 21:17-19

Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu.

1 João 3:22

Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic.

2 Tessalonicenses 3:3

Eztiat othoitz eguiten ken ditzán hec mundutic, baina beguira ditzán gaichtotic.

João 17:15

Badaquigu ecen nor-ere Iaincoaganic iayo baita, harc eztuela bekaturic eguiten: baina Iaincoaganic engendratu içan denac, beguiratzen du bere buruä, eta Gaichtoac eztu hunquitzen hura.

1 João 5:18

Esca çaitezte eta emanen çaiçue: bilha eçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue, eta irequiren çaiçue.

Ecen escatzen den guciac, recebitzen du: eta bilhatzen duenac, erideiten du : eta bulkatzen duenari, irequiren çayó.

Mateus 7:7,8

Hala non segurançarequin erran ahal baiteçaquegu, Iauna ene aiutaçale, eznaiz beldur içanen guiçonac ahal daididan gauçaren.

Hebreus 13:6

Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.

Efésios 6:11

Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.

Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát.

João 17:11,12

Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.

Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.

Efésios 6:11,12

Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté.

1 Timóteo 6:10

Etzaretela beraz hetarát irudi: ecen badaqui çuen Aitac ceren behar çareten, esca çaquizquioten baino lehen.

Mateus 6:8

Baina bilha eçaçue lehenic Iaincoaren resumá eta haren iustitiá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.

Mateus 6:33

Eta haur da Iaincoa baithan dugun confidançá, ecen baldin cerbait esca bagaitez haren vorondatearen araura, ençuten gaituela.

Eta baldin badaquigu ecen harc ençuten gaituela, cer-ere esca bagaitez: badaquigu ecen baditugula galdeguiten drauzquiogun esqueac.

1 João 5:14,15

Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.

Filipenses 4:19

Guero erran ciecén, Çuec igorri çaituztedanean mulsa eta maleta eta çapata gabe, deusen falta içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Deusen-ere.

Lucas 22:35

Hala gure Iaunac-ere ordenatu vkan draue Euangelioa predicatzen duteney, Euangeliotic vici diraden.

1 Coríntios 9:14

Eta cerere galde eguinen baituçue orationean sinhesten duçuela, recebituren duçue.

Mateus 21:22

Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:

Filipenses 4:13

Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre.

1 Tessalonicenses 5:6

Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney?

Mateus 7:11

29 Bi parra-chori eztirade dirutcho batetan saltzen? eta hetaric bat ezta lurrera eroriren, çuen Aita gabe.

30 Etare çuen buruco bilo guciac contatuac dirade.

31 Etzaretela beraz beldur: parra-choriéc baino çuec guehiago valio duçue.

Mateus 10:29-31

Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric.

Tiago 4:7

Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra?

Romanos 8:31