Relacionamentos

Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.

1 Timóteo 5:8

Ohoraitzac aita eta ama. Eta, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

Mateus 19:19

Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:

1 Tessalonicenses 3:12

Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.

Efésios 5:33

Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.

1 Coríntios 7:2

Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande.

Gálatas 1:10

Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.

Efésios 5:28

Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác.

Mateus 7:12

Etzaiteztela infidelequin vztár: ecen cer participatione du iustitiác iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin.

2 Coríntios 6:14

Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic:

Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.

Efésios 5:25,26

Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala:

Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea.

Efésios 5:22,23

Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.

Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.

Colossenses 3:18,19

5 Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia:

6 Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea:

7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.

2 Pedro 1:5-7