Santidade

Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey:

Efésios 5:3

Baqueari çarreitzate guciequin, eta saindutassunari, cein gabe nehorc ezpaitu Iauna ikussiren.

Hebreus 12:14

Baina çuec deithu çaituztena saindu den beçala, çuec-ere çareten saindu çuen conuersatione orotan.

Halacotz da scribatua, Çareten saindu: ecen ni saindu naiz.

1 Pedro 1:15,16

Ceinec saluatu vkan baiquaitu, eta bere vocatione sainduaz deithu: ez gure obrén causaz, baina bere ordenançaren eta dembora eternalac baino lehen Iesus Christ baithan eman içan çaicun gratiaren causaz.

2 Timóteo 1:9

3 Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:

4 Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin:

5 Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora.

6 Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu.

7 Ecen ezgaitu deithu vkan Iaincoac cithalqueriatara, baina sanctificationetara.

1 Tessalonicenses 4:3-7

Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez:

Efésios 1:4

22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:

23 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan:

24 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.

Efésios 4:22-24

Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.

Filipenses 2:5

Çareten bada çuec perfect, çuen Aita ceruètan dena perfect den beçala.

Mateus 5:48

Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?

1 Coríntios 3:16

Beraz, ene maiteác, promessac ditugunaz gueroz, haraguiaren eta spirituaren satsutassun orotaric chahu ditzagun gure buruäc: acabatzen dugularic sanctificationea, Iaincoaren beldurrequin.

2 Coríntios 7:1

Sanctificaitzac hec eure eguiáz: hire hitza duc eguiá.

João 17:17

Eta nehorc arguia viztu duenean, eztu hura vnci batez estaltzen, edo ohe azpian eçarten: baina candeler gainean eçarten du, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençát.

Lucas 8:16

Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala.

Romanos 6:22

Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric.

Romanos 16:17

Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun:

1 Coríntios 1:2

21 Eta çuec noizpait harenganic vrrunduac eta etsay cinetelaric, pensamenduz obra gaichtotan:

22 Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:

23 Bay baldin egoiten baçarete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpaçarete ençun vkan duçuen Euangelioco sperançatic, cein Euangelio ceruären azpico creatura ororen artean predicatu içan baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin içan bainaiz:

Colossenses 1:21-23

Guiçonén ançora minço naiz çuen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baitituçue çuen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitzaçue çuen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara

Romanos 6:19

Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa.

Romanos 12:1

1 Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada,

2 Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric.

3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.

4 Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.

5 Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.

6 Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea:

7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala:

8 Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.

9 Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic:

10 Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát:

11 Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.

12 Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan.

13 Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura.

14 Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe:

15 Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora:

16 Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin:

17 Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz.

18 Çuec-ere halaber çareten aleguera, eta aleguera çaitezte ene onaz.

19 Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic.

20 Ecen eztut nehor hain gogo bardinetacoric, eguiaz çuen eguitecoéz arrangura duqueenic.

21 Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney.

22 Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan.

23 Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz.

24 Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara.

25 Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea.

26 Ecen harc çuec gucioc desiratzen centuzten, eta guciz desplacer çuen ceren eri içan cela aditu vkan baitzenduten.

27 Eta segur eri içan da hiltzeco statuan: baina Iaincoac misericordia eguin vkan drauca, eta ez hari solament baina niri-ere, tristitia tristitiaren gainera eznuençát.

28 Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát.

29 Recebi eçaçue bada hura gure Iaunean bozcario gucirequin: eta halaco diradenac estimatan eduquitzaçue.

30 Ecen Christen obragatic heriorano hurbildu içan da, bere vicia abandonnaturic, suppli leçançát çuen ene baitharaco cerbitzu peitua.

Filipenses 2