Uma só Carne

14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.

15 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.


6 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac.

7 Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari.

8 Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat.

9 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.


28 Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.

29 Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:

30 Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric.

31 Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.

32 Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.

33 Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.


25 Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.


4 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea?

5 Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat.

6 Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa.


15 Eztaquiçue ecen çuen gorputzac Christen membro diradela? edequiric beraz Christen membroac paillarda baten membro eguinen ditut? Guertha eztadila.

16 Ala eztaquiçue ecen paillarda bati iunctatzen çayona, gorputzbat harequin eguiten dela? Ecen eguinen dirade, dio, biga haraguibat.

17 Baina Iaunari iunctatzen çayona, spiritubat da.