Vizinho

Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc.

Marcos 12:31

Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.

Gálatas 6:2

Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.

Romanos 12:10

Ecen haur,Ezaiz adultero içanen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua beçala.

Romanos 13:9

Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:

1 Tessalonicenses 3:12

Charitate fraternala egon bedi.

Hospitalitatea eztaquiçuela ahanz: ecen harçaz batzuc etzaquitelaric ostatuz recebitu vkan dituzte Aingueruäc.

Hebreus 13:1,2

Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.

João 13:34

Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan.

Romanos 15:2

Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.

1 João 3:11

Eta gauça gucién gainetic çuen artean charitate affectionezcoa duçuelaric: ecen charitateac estaliren du bekatuén anhitztassuna.

1 Pedro 4:8

Religione pura eta macula gabea Iainco eta Aita baithan, haur da, çurtzén eta emazte alhargunén visitatzea bere tribulationetan: eta macula gabe bere buruären beguiratzea mundu hunetaric.

Tiago 1:27

Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

Gálatas 5:14

Batac estimatzen du egun bata bercea bainoago, eta berceac estimatzen du bardin cein egun nahi den: batbedera biz segur bere conscientián.

Romanos 14:5

Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala.

1 Tessalonicenses 5:11

Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.

Gálatas 6:10

Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác.

Mateus 7:12

Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.

1 Coríntios 10:24

Eta finalqui guciac çareten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle çaretelaric misericordioso, gratioso:

1 Pedro 3:8

Charitateac hurcoari gaizquiric eztrauca eguiten. Beraz Leguearen complimendua, charitatea da.

Romanos 13:10

Ezteçagula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat eçaçue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric çuen anayeri eçar ezteçoçuen.

Romanos 14:13

Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála.

Romanos 2:1

Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere.

Colossenses 3:13

Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.

Filipenses 2:3