Publicidade

Salmos 10

1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.

2 Jaunaren baithan dut ene fidancia: nolaz dioçue ene arimari erraten: Mendira eguiçac hemendic, etchexoriac beçala?

3 Ecen horra non bekatoreec hedatu duten beren arrambela; beren gueciac xuxendu dituzte gueci-uncian, hequietaz ilhumpean jotzeco bihotzez çucen direnac.

4 Deseguin dute ecen çuc akabatu lana: bainan cer eguin du guiçon çucenac?

5 Jauna bere templo sainduan da; Jaunac ceruetan du bere jarlekua.

Haren beguiac beharraren gainera daude; haren bekurundea guiçasemeei galdez dago.

6 Prestua eta gaixtaguina, biac ikarcen ditu Jaunac: gaixtaqueria maite duenac gaitzets du bere arima.

7 Arteac uria beçala erorico dira bekatoreen gainera; sua, eta sufrea eta phesietaco hatsa dira hequiençat,

8 Ceren Jauna çucena baita, eta çucentasuna maite baitu; haren beguia çucentasunaren alderat itzulia dago.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_06-50-08-