Publicidade

Salmos 110

1 Lauda Jauna.

Jauna, ene bihotz oroz aithor bihurturen darotzut prestuen baldarna, bilkuetan.

2 Handiac dira Jaunaren escuco lanac, bere nahi gucien arabera bereciac.

3 Aithor eta gorespen atheratzen diote bere lanec, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac.

4 Jaun urricalcor eta urricalmendutsuac bere sendagailen orhoitzapen bat eman du:

5 Jatecoa eman diote haren beldur direnei.

Bere patuaz orhoituco da bethi gucian;

6 Bere populuari eçagutaracico dio bere eguincen indarra,

7 Hari emanez jendaien primança; eguia eta çucentasuna haren escuetaco eguinçac dira.

8 Cinac dira haren legue guciac eta bethiren bethico gogortuac, cintasunean eta çucentasunean eguinac.

9 Jaunac berrerospena igorri dio bere populuari; bethicotzat eguin du harequin batasun.

Saindua eta ikaragarria da haren icena:

10 Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena.

Hura çaincen duten gucietan da adimendu ona: haren laudorioec iraunen dute menderen mendetan.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_06-50-08-