Publicidade

Salmos 31

1 Dabidi berari aditza.

Dohatsu hainac ceinen gaizquiac baitira barkatuac, eta ceinen bekatuac estaliac baitira.

2 Dohatsu guiçona ceinari Jaunac ez baitio jaçarcen bere bekatua, eta ceinaren izpirituan cimarkuric ez baita.

3 Ixilic egotu naicelacotz, çahartu dira ene heçurrac, egun gucia oihuz nindagoelaric.

4 Ceren gabaz eta egunaz ene gainean dorphetu den çure escua, ihauscatu naiz ene atsecabean, elhorria barna sarcen çarodalaric.

5 Eçagutaraci darotzut ene hobena, ez dut gorde ene bidegabequeria.

Erran içan dut: Ene contra Jaunari aithorturen diot ene bidegabequeria; eta çuc barkatu duçu ene bekatuaren tzartasuna.

6 Aria hortaz saindu den guciac othoitz eguinen darotzu behar den orduan.

Horren gatic uholdeco ur gaitzac etzaizquio hurbilduren.

7 Inguratzen nauen hesturatic çu çare ene ihes-lekua: ene bozcarioa, inguratzen nautenen artetic athera neçaçu.

8 Adimendua emanen daiat; ibilico haicen bidean arguituren haut; ene beguiac hire gainean fincaturen ditiat.

9 Berautzue bilhaca çaldia eta mandoa beçala, ceinec adimenduric ez baitute.

Cabrestuaz eta hedeaz hersa tzac, hurbilcen ez baçaizquic.

10 Açote asco bada bekatorearençat; bainan urricalmenduac inguratuco du bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana.

11 Guiçon prestuac, Jaunaren baithan boz eta jauz çaizte; ospa çaitezte, bihotz çucenecoac çareten guciac.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_18-40-07-