Publicidade

Salmos 38

1 Azqueneraino, Idithuni berari, Dabiden cantica.

2 Erran içan dut: Çainduco ditut ene bideac, ez nadien ene mihiaz eguin hobendun.

Çain bat eçarri diot ene ahoari, bekatorea ene contra jarcen celaric.

3 Ixilic eta aphalic egotu naiz, eta gauça onetan ere ez naiz minçatu, eta erreberritu da ene oinhacea.

4 Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu da.

5 Ene mihiz erran içan dut: Jauna, eçaguturaz diçadaçu ene azquen ordua,

Eta cembat diren oraino ene bicitzeco egunac, jaquin deçadan cembat dudan escas.

6 Huna non ene egunac eçarri ditutzun kondatzeco errex, eta ene içatea ezdeus bat beçala da çure aitzinean.

Eguiazqui, bici den guiçona ongui gauça ezdeusa da.

7 Eguiazqui, iduripen bat beçala iragaiten da guiçona; eta halere grinatzen da alferretan.

Hari da diru metatzen, eta ez daqui norençat bilcen dituen.

8 Eta orai ceri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun gucia çure baithan da.

9 Athera neçaçu ene gaizqui gucietatic: laidagarritzat eman nauçu çoroari.

10 Ixilic guelditu naiz eta ez dut ahoa idequi, ceren çuc eguin baititutzu horiec:

11 Ene ganic aldara çatzu çure çauriac.

12 Erançun darotaçunean, çure besoco indarraren azpian erkitua erori naiz; bere tzarqueria gatic açurriatu duçu guiçona;

Eta armiarma beçala iharrarazten duçu haren arima; eguiazqui alferretan grinatzen da guiçona.

13 Jauna, ençun çatzu ene othoitz errequeiac; ikusuçu ene nigarrac.

Ez egon ixilic, ceren çure aitzinean arrotz eta bidaiari bat bainaiz ni, hala-nola ene arbaso guciac.

14 Hats-harcera utz neçaçu, cerbait indar har deçadan, goan nadien baino lehen, eta cendua içanen naiz guero.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_18-40-07-