Publicidade

Salmos 19

1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.

2 Jaunac ençun beçaitza hesturaco egunean; gueriça beçaitza Jacoben Jaincoaren icenac.

3 Lagunça igor biaçaçu bere leku saindutic, eta Siondic beguira beçaitza.

4 Orhoit içan bedi çure sacrificio oroz, eta çure holocausta goço içan bequio.

5 Eman biaçaçu çure bihotzeco nahiaren arabera, eta çure xedeac bethearaz betza.

6 Çure itzurpenaz gare bozturen, eta gure Jaincoaren icenaz gare handietsiren.

7 Jaunac bethe betza çure galdeac oro: Jaunac bere Cristo duela itzurraraci, orai dut eçagutu.

Jaunac bere ceru saindutic ençunen du; haren besoco indarrean da itzurpena.

8 Etsaiec hotsematen dute beren orga-laster eta çaldietara; guc aldiz, gure Jainco Jaunaren icenari dei eguiten diogu.

9 Hequiec hersatuac içan dira eta erori dira; gu berriz, jaiqui gare eta xut gaudeci.

10 Jauna, salba çaçu erregue, eta ençun gaitzatzu dei eguinen darotzugun egunean.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_06-50-08-