Publicidade

Salmos 100

1 Dabidi berari psalmoa.

Jauna, cantaturen ditut çure urricalmendua eta çucentasuna.

Psalmotan cantatuco dut,

2 Eta erne egonen naiz nothagabeco bidean, ethorrico çarenean ni gana.

Bihotzeco garbitasunean nindabilan ene etchearen erdian.

3 Ez nuen gauça tzarric ene beguien aitzinean eçarcen; higüindu ditut leguea hausten çutenac;

Bihotz galduric etzait iratchiqui niri;

4 Ez nuen eçagutzen ene ganic baztercen cen guiçon gaixtoa;

5 Guibeletic bere laguna jaten çuenaren contra jarraiquitzen nincen;

Begui hampurutsuco eta ecin-asezco bihotzeco guiçonarequin ez nuen jaten.

6 Ene beguiac lurreco guiçon fidelen alderat itzulcen ciren, hequiec enequin jarrarazteco; cein-ere baitzabilan nothagabeco bidean, hainac cerbitzatzen ninduen.

7 Hampurusquerian hari dena, ez da ene etche barnean egonen; tzarqui minçatzen denac ez du ene beguien aitzinean eguin bere bidea.

8 Goicetic hilcen nituen lurreco bekatore guciac, gaizqui-eguile gucien xahutzeco Jaunaren hiritic.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_18-40-07-