Publicidade

Salmos 27

1 Dabidi berari psalmoa.

Çure gana deihadar eguinen dut, Jauna, ez beçaizquit ixilic egon; beldurrez-eta ixilic egoten baçare, bilhaca nadien putzura erorcen direnen idurico.

2 Ençun çaçu, Jauna, ene errequeien otsa çuri othoitzez nagoenean, çure templo saindurat hedatzen ditudanean escuac.

3 Ez beneçaçu eraman bekatoreequin batean, ez-eta gal tzarqueria-eguileequin.

Hainec baquea aiphatzen diote beren lagunari, bainan gaizquia dute beren bihotzetan.

4 Emoçute beren eguincen arabera eta beren asmuen tzarqueriaren arabera.

Eguioçute beren escuetaco eguincen arabera; emoçute beren saria.

5 Ceren ez dituzten eçagutu Jaunaren eguinçac eta haren escuetaco lanac, xahutuco ditutzu, eta ez ditutzu berreguinen.

6 Benedica bequio Jaunari, ceren duen ençun ene errequeiaren otsa.

7 Jauna da ene lagunça eta ene malda; ene bihotzac haren baithan içatu du bere iguriquitza eta lagundua içan naiz.

Eta birloratu da ene haraguia; eta ene nahitara aithor emanen diot Jaunari.

8 Jauna da bere populuaren indarra, eta bere cristoren itzurpenac maldatzen dituena.

9 Jauna, benedica çaçu çure populua, benedica çaçu çure primança; çure erreguetasuna erabil çaçu hequien gainean, eta gorets çatzu bethi gucian.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-15_21-32-39-