Publicidade

Salmos 127

1 Mailetaco cantica.

Dohatsu Jaunaren beldur diren guciac, haren bideetan dabilçanac!

2 Çorion duçu, ceren hacico baitzare çure escuetaco lanetic, eta ongui helduco çaitzu.

3 Çure emaztea, mahats-aihen gori bat iduri içanen da çure etchearen aldamenetan.

Çure semeac, olibaren urthumeac iduri içanen dira çure mahainaren inguruan.

4 Horra nola benedicatua içanen den Jaunaren beldur den guiçona.

5 Sion gainetic benedica beçaitza Jaunac, eta Jerusalemeco onac ikusiren ditutzu balin ba çure bicico egun orotan.

6 Eta ikusiren ditutzu balin ba çure semeen semeac, Israelen gainean baquea.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_06-50-08-