Publicidade

Salmos 98

1 Dabidi berari psalmoa.

Erreguetu da Jauna, sumin beitez populuac; querubinen gainean jarri da, dardara bedi lurra.

2 Jauna Sionen handi eta populu gucien gainetic gora da.

3 Aithor eman bioçote çure icen handiari, ceren den ikaragarri eta saindu:

4 Eta erregueren ohoreac laket du çucentasuna.

Çuc aphaindu ditutzu çucembideac; çure juiamendu eta erabaquiac atheratu ditutzu Jacoben etchean.

5 Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue haren oimpeco alkia, ceren saindua baita.

6 Haren aphecetan ciren Moise eta Aaron, eta haren icenari dei eguiten çarotenen arteco cen Samuel;

Deitzen çuten Jauna, eta harec ençuten cituen;

7 Hedoiezco habetic minçatzen çatzaioeten.

Beguiratzen cituzten haren manamenduac, eta harec eman çaroeten leguea.

8 Gure Jainco Jauna, çuc cintuen ençuten; Jaincoa, beguithartez egon çatzaiote, aspercen cinenean ere hequien asmu makur guciez.

9 Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue bere mendi sainduan; ecen saindua da gure Jainco Jauna.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_18-40-07-