Publicidade

Salmos 149

1 Lauda Jauna.

Cantica berri bat Jaunari canta dioçoçue; haren laudorioa sainduen baldarnan içan bedi.

2 Israel haren baithan, eguin duenaren baithan bozcaria bedi; eta Siongo umeac jauz beitez beren erreguearen baithan.

3 Cantari-andanan lauda beçate haren icena; jo betzozte atabala, maniurrac;

4 Ceren Jaunac bere gogoa baitaduca bere populuan, eta salbamendura goratuco baititu emeac.

5 Ospearen erdian jaucico dira sainduac, beren oheetan boztuco dira.

6 Jaincoaren gorespenac içanen dira bethi hequien ahoan, eta escuetan iduquico dituzte bi ahotaco ezpatac,

7 Aspercunde jendaien gainean atheratzeco, eta populuen açurriatzeco;

8 Hequien erregueen çangoac eta hequien aitorensemeen escuac burdinaz estecatzeco;

9 Hequien gainean bethe deçaten iscribatua den erabaquia. Horrelacoa da haren saindu gucien ospea.

Lauda Jauna.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-15_21-32-39-