Publicidade

Salmos 28

1 Dabiden psalmoa tabernaclea akabatu ceneco.

Jaunari ekar çotzuete, oi Jaincoaren umeac, Jaunari ekar çotzuete aharien umeac.

2 Jaunari ekar çoçue ospe eta ohore; Jaunari ekar çoçue bere icenaren ospea; adora çaçue Jauna bere lorio sainduan.

3 Jaunaren minçoa ençun da uren gainean; ospezco Jaincoac ihurçuria carrascaraci du; Jauna uren hedaduraren gainean da.

4 Indar du Jaunaren minçoac; ederresgarri da Jaunaren minçoa.

5 Jaunaren minçoac phorroscatzen ditu cedroac; Jaunac phorroscaturen ditu Libango cedroac.

6 Xehacaturen ditu hala-nola Libango aratchea, hala-nola licornaren ume maitea.

7 Jaunaren minçoac urratzen du sugarra;

8 Jaunaren minçoac ikaratzen du mortua; Jaunac iharrosiren du Cadesgo mortua,

9 Jaunaren minçoac xuxencen ditu orenac eta aguerturen ditu oihan lodiac, eta guciec ospe bihurturen diote bere temploan.

10 Jaunac uholdearen gainean eçarcen du egoitza; bethi gucico erregue jarrico da Jauna.

11 Jaunac indar emanen dio bere populuari; Jaunac baquean benedicatuco du bere populua.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-16_18-40-07-