Pular para o conteúdo
Publicidade

Salmos 113

7 Lurra ikaratu da Jaunaren aitzinean, Jacoben Jaincoaren aitzinean.

8 Harec aldatzen du harria ur-maeletara, eta cotorra ithur-uretara.

Ez guri, Jauna, ez guri, bainan çure icenari eman eçoçu ospe,

Çure urricalmendu eta eguiaren ariaz, beldurrez-eta jendaiec noizbait erran deçaten: Non da horien Jaincoa?

Gure Jaincoa ordean ceruan da; bere gogoco cituen guciac eguin ditu.

Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac.

Ahoa badute, eta ez dira minçatzen; badituzte beguiac, eta ez dute ikusten.

Beharriac içan, eta ez dute aditzen; sudur-mizpirac içan, eta ez dute usnatzen.

Badituzte escuac, eta ez dute haztatzen; oinac ere, eta ez dira ibilico; beren cinçurretic ez dute oihuric eguinen.

Hequien idurico bilhaca beitez hequien eguileac, eta hequietan sinheste duten guciac.

Veja também