Pular para o conteúdo
Publicidade

Salmos 14

1 Dabiden psalmoa.

Jauna, nor egonen da çure tabernaclean? nor phausatuco da çure mendi sainduan?

2 Notharic gabe dabilana eta çucenari bere bidea ematen daroena;

3 Bere bihotzetic eguiaz minçatzen dena, eta bere mihiaz malçurqueriaric erabilcen ez duena;

Bere lagunari gaizquiric eguiten ez dioena, eta bere lagunençat laidoa onhesten ez duena.

4 Ezdeus batençat daduca guiçon malçurra; bainan ospatzen ditu Jaunaren beldur direnac.

Harec cin eguiten dio bere lagunari, eta ez du enganatzen;

5 Harec ez du lucurançan ematen bere dirua, eta emaitzaric ez du onhesten, hobenic ez duenari bidegabe ekarceco.

Hola eguiten duena ez da behinere kordocatua içanen.

Veja também