Pular para o conteúdo
Publicidade

PSALMOAC 142

1 Dabiden psalmoa, bere seme Absalom ondotic çabilcoenean.

Jauna, ençun çaçu ene othoitza; çure cintasunean onhets beçate çure beharriec ene errequeia; ençun neçaçu çure çucentasunean.

2 Eta ez becedi sar juiamendutan çure cerbitzariarequin, ceren ez baita guiçon biciric çure aitzinean garbi içanen denic.

3 Ençun neçaçu, ceren etsaiac jaçarri baitio ene arimari, eta lurreraino aphaldu baitu ene bicia.

Ilhumbeetan eçarri nau, aspaldico hilac iduri,

4 Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean.

5 Orhoitu naiz behialaco egunez; ene gogoa erabili dut çure eguinça gucien gainean; alhatzen nincen çure escuetaco lanez.

6 Hedatu darozquitzut escuac; ene arima deiez dagoquiçu uric gabeco lur bat iduri.

7 Laster ençun neçaçu, Jauna; iraungui da ene izpiritua.

Ez biaçaçu aldara çure beguithartea, ecen eguin nintaque putzura jausten direnen idurico.

8 Goicetic adiaraz diçadaçu çure urricalmendua, ceren içan dudan çure baithan ene iguriquitza.

Eçagutaraz diçadaçu ibili behar naicen bidea, ceren çure ganat alchatu dudan ene arima.

9 Jauna, çure ganat ihes eguin dut, athera neçaçu ene etsaien aztaparretic;

10 Irakats diçadaçu çure nahiaren eguiten, ceren çu baitzare ene Jaincoa.

Çure izpiritu onac eramanen nau çucentasuneco lurrera; çure icenaren gatic,

11 Jauna, biciaracico nauçu çure çucentasunaren arabera;

Hesturatic atheratuco duçu ene arima;

12 Eta ene ganateco çure urricalmenduan, xahutuco ditutzu ene etsai guciac.

Eta galduco ditutzu ene arima hestutua daducatenac oro, ceren naicen ni çure cerbitzaria.

Veja também