Pular para o conteúdo
Publicidade

Psalmoac 30

1 Azqueneraino, estasioco Dabiden psalmoa.

2 Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza, ez naiz bethi ahalcatua içanen; libra neçaçu çure çucentasunaren arabera.

3 Ene alderat makur çaçu beharria; laster eguiçu ni hesturatic atheratzera.

Içan çaquizquit Jainco beguirale eta ihes-leku bat, ni salba neçaçunçat;

4 Çu çare alabainan ene indarra eta ihes-lekua, eta çure icenaren gatic bidaturen eta haciren nauçu.

5 Atheraturen nauçu gorde darotedan arte huntaric; ceren çu baitzare ene gueriçatzailea.

6 Çure escuetara bihurcen dut ene arima; berrerosi nauçu, Jauna, eguiazco Jaincoa.

7 Higüin ditutzu gauça huts eta alferretan laket direnac.

Bainan nic Jauna baithan eman dut ene phesquiça;

8 Çure urricalpenean naiz jauciren eta bozturen.

Ene aphaltasunari beguiratu dioçulacotz, hesturetaric atheratu duçu ene arima.

9 Ez nauçu hersi etsaiaren escuetan, eta bide çabalean gogortu ditutzu ene oinac.

10 Urrical çaquizquit, Jauna, ceren ene beguia, ene arima eta ene barnea hasarreac nahasiac baitira;

11 Ceren bihotzminean ene bicia, eta ene urtheac auhenetan iraunguitu baitira.

Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene heçurrac asaldatuac dira.

12 Laido bat bilhacatu naiz ene etsai guciençat, eta guciz ene hauçoençat; ene eçagunen lazgarri eguin naiz.

Ikusten nindutenec, ene ganic camporat ihes eguin dute;

Estes versículos te tocaram? Ore agora!

+581 estão orando agora.

Junte-se à corrente de oração.

Veja também